Astekaria

 Gaiak 

Mokogorri puzzlea

Koloretan eta formetan oinarritutako bi puzzle argitaratu ditu ARGIAren jolasen sailak. Lehenengo begiradan oso eginkizun erraza dirudi, baina koloreek eta hiruki eta hexagonoek ez dizute utziko hain erraz irudia osatzen. Salgai dituzu bi puzzleak bata 9 eurotan eta biak 16 eurotan.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


1962. alea
2004-10-17
alde 0    kontra 0

Hirukiz eta hexagonoz osatutako puzzle biek errazak dirudite, di-da batean egiteko modukoak. Kolore dantzak ondo ezkondu, hirukien eta hexagonoen formak ondo bereizi eta nahikoa. Denbora-pasa arina izan daiteke helduentzat, nahiz eta pazientzia pixka batekin egiteko modukoa den: koloreak eta formak uztartu, eta hala egiten ez badute, beste puzzle zatia hartu eta probatu, horrela denak eskuetatik pasa arte; pazientzia kontua da.

Puzzle hauek ordea ez dira helduentzat soilik. Sei urtetik gorakoentzat erabilgarriak dira, baina ume guztiek ez dute erraztasun bera izango. Haur txikienek neke gehiago izango dute puzzlea osatzeko eta helduen laguntza beharko dute. Bi modutara egin dezakete haurrek puzzlea: puzzle bukatuaren marrazkia begi-bistan dutela (koloreak eta formak kopiatu behar dituzte) edo inolako pistarik gabe. Baterako zein besterako arreta jarri beharko dute, eta bisualizatzeko gaitasuna eta pazientzia derrigorrezkoak izango dira. Haurrak gaitasunaren eta adinaren arabera puzzlea bakarrik egiten ikas dezake, nahiz eta marrazkia bistan izan. Helduak eta haurrak bilduko ditu puzzleak erronkaren aurrean eta bien artean lortu beharko dute bururaino iristea. Haurra poztuko da gehien marrazkiko puzzlea egiten badu, baina erronka hau gaztetxoenentzat ez ezik nagusientzat ere badaezpadakoa izan daiteke.

Laguntza terapeutikoa

Oroimena, arreta, pazientzia eta bisualizazioa lantzeko aproposak dira bi jokoak, eta haurrak gaitasun horietan hezten ari diren bitartean, zaharrenei huts egiten diete. Bada, puzzleek 6 urtetik hasi eta 99 urte bitarteko ororentzat balio dutela esan dezakegu. Adinekoentzat ez da entretenimendu hutsa izango puzzleok egitea, ahalegin handia baizik.

Beraz, erronka txikia ala handia, denbora-pasa koloretsua zein ahalegin estimulagarria, Mokogorri zain daukazu, mokoka ari zaizu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1961
 
azala1960

1962 zenbakia.
2004ko urriaren 17a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia