2004-10-17 -- 1962.zenb
Eusko Legebiltzarra. Gasteizko Eusko Legebiltzarrean gertatuko denak gure lanaren etorkizuna baldintzatu du. Giro ona antzeman dugu bertan, sentsazio onak biltzen ari gara.
Nafarroako Foru Parlamentua. Ez dakigu PSNko Chivitek zein jarrera hartuko duen. Lizarberen ildoa segitzen badu ûUPNz at dauden sektoreekin batera; gehiengoaû PSN bake prozesuan laguntzeko prest azaldu zaigu.
Kataluniako Parlament-a. Bake eta elkarrizketaren bidean aliatu onena dugu. Haien eztabaida eredugarria izan daiteke, ez soilik edukietan, prozesu eta forman ere bai. Parlamenteko Ernest Benach presidentea gure bake prozesua laguntzeko eta errazteko prest dago. Nahiz eta egoera ezberdinak izan, katalanek daramaten prozesua bereganatuko bagenu, izugarri aurreratuko genuke Madrilera begira, estatu nahiz nazioarte mailan eragiteko pausoak emango genituzke, halaber.
Madrilgo Diputatuen Kongresua. Arazo askorekin ari gara. Orain urte bat ezinezkoa zena egiten ari gara, ordea: Kongresuan gure proposamenak agertu ditugu arazorik gabe. Alderdietan sentsibilitate anitzak daude, eta baliatu behar ditugu. Azken zortzi urteen ostean Madrilen ez dago gatazkari buruzko informazio zuzenik, informazioak subjektiboak dira. Ez gaituztela ulertzen esaten dugu, baina autokritika egin beharra daukagu, baliteke guk ere haiei denbora eta esfortzu aski eskaini ez izana.
Nazioarteko foroak. Hiru arlo dira: a) Nazioarteko sare inportantea dugu, azaroan ageriko dena; b) Estrasburgoko parlamentuan ûPP gobernuan zen bitarteanû ez dugu zereginik izan. PSOE gobernuan delarik ûeta Josep Borrell kargu garrantzitsua izakiû aldaketak antzematen ari gara; c) AEBko foroak. AEBk berebiziko eragina dute gatazkaren konponbidean. Kerry edo Bush presidente izateak Madrilgo gobernuarekiko harremana aldatuko du eta nazioarteko egoera ere bai.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa