Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-17 -- 1962.zenb

Euskal Herriaren historiako grebarik luzeena

Nagore Irazustabarrena / Daniel Udalaitz

Caballitoko langileek, ia urtebeteko grebarekin, marka guztiak hautsi dituzte. Orain arte greba egunen errekorra Euskal Herrian Etxeberriko Laminaciones de Bandas Bizkaiko Labe Garaiak taldeko enpresak zuen, bertako langileak 6 hilabetetik gorako greba egin baitzuten, 1966ko urritik 1967ko martxora bitarte.


Caballitoren greba 2003ko urriaren 30ean hasi zen, Jundizeko poligono industrialean birkokatzeak ekarriko zituen 25 eszedenteen aurka eta konbenioaren negoziaketaren alde egiteko. Enpresa honen plantilla osoa 240 pertsonakoa da. Bere enpresa komitea ELAko 4 ordezkarik, LABeko batek, ESKko batek, UGTko batek, LSB-USOko batek eta UTLko beste batek ûUnion de Trabajadores Libertarios, CGTko eszisio batetik sortuaû osatzen dute.

Lanpostuak murriztea eta konbenioaren negoziaketa

Caballito multinazional alemana Jundizeko Poligonoko fabrika berrira mugitzen ari zen dagoeneko 2003ko urrian. Poligonoa Udaleko lurretan dago eta fabrika berrian zuzendaritzak 42 milioi euroko inbertsioa egina du. Azken bost urtetan, mozkin garbiak 18 milioi inguruan ibili dira. Urtero mozkin hauek lortu arren, multinazional alemanak planta berriko eraberritze teknologikoak 25 pertsonako soberakina sortu duela dio. Langileek ez zuten hori onartu eta euren proposamenak mahaigaineratu zituzten, baina enpresako zuzendaritzak behin eta berriro errefusatu ditu proposamen hauek. Zuzendaritzak, dena den, plantilla soberakina erabili du konbenio kolektiboa behetik negoziatzeko.

Horrela, multinazional alemanak lehen eskaintza mahai gainean ipini zuen: 6 urteko konbenioa, soldata izoztuekin lehenengo urterako eta hurrengoetarako KPI gehituta. Hainbat negoziazioren ondoren, soldata igoera %2an ezarri zen lehen bi urtetarako, gainontzekoetarako KPI mantenduz, eta lanaldia 24 ordu murriztea 6 urtetan banatuta. Enpresak, gainera bere plantilla osoa mantentzeko baldintzak ipini ditu: konbenio eskaintza onartzea eta Jundizeko inbertsio teknologikoak sortuko duen ekoizpen berri osoa saltzea û14 milioi disko urratzaile lortu beharreko bezero berrientzatû. Langileek, aldiz, 2 urterako konbenioa eskatu zuten, 2003 eta 2004rako, bi urte horietarako %5eko soldata igoerarekin eta txanda desberdinen lanaldia murriztuta, 35 orduko lanastera iristeko helburuarekin. Gainera enpresari berme idatzia eskatzen dio lanpostuen galera saihesteko.

Deslokalizazioaren xantaia

Enpresak lan plataforma negoziatzeari uko egin dio eta politika "errepresiboa" darama aurrera, ustez "pikete bortitzetan" esku hartutako bi langile kaleratuz. Gainera, grebaren lehen hilabetearen ondoren, multinazionalaren zuzendaritzak ekoizpenaren zati baten deslokalizazioarekin xantaia egin zien gatazkarekin jarraituz gero. Zuzendaritzak gutun bat bidali zion langile bakoitzari, grebarekin jarraituz gero, euren ekoizpenak egiteko Asia edo Ekialdeko Europako enpresak kontratatzeko aukera zegoela jakinaraziz. Dakigula, greban horrenbeste hilabate egin ondoren, xantaia ez dute oraindik aurrera eraman eta langileek tinko jarraitzen dute.

Hilabete luzez aritu dira Caballitoko langileak greban eta mobilizazioetan eta gainontzeko enpresa arabarrek eta beste esparru batzuek ere ekintza solidarioak eraman dituzte aurrera. Bitartean, multinazionalaren zuzendaritzak larderiaz jokatu du eta bere planteamenduak ez ditu alatu. Are okerrago, hirugarren baten bitartekaritzari ûEusko Jaurlaritzako Lan Sailak bete zezakeenaû uko egin dio. Gauzak horrela, enpresa eta langileen arteko negoziaketetan aldaketarik ez bada eta kanpoko bitartekaritzarik onartzen ez bada, langileei greban jarraitzea besterik ez zaie geratzen. Noiz arte?

Azkenik, Gasteizen kokatutako multinazionalaren plantila guztia greban ez dagoela gogoan izan behar da. Langileen eta sindikatuen batasuna greba erabakitzeko orduan hautsi zen. Langileen zati bat, 109 inguru enpresaren arabera, ez dago greban eta hauetatik gehienek multinazionalak UGTrekin lortutako akordioa onartu zuten. Enpresa komiteak dituen 9 ordezkari sindikaletatik bat baino ez du UGTk.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan