Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-17 -- 1962.zenb

Bahea


Jaime Mayor Oreja PPko Barne Ministroa zenean Cayetano Gonzalez bere komunikazio arduradunak El Mundon idatzia: '"Bere janzkera eta hizkera medio, unibertsitateko irakasle itxura zuen". Horixe erantzun zidan 1999ko maiatzean Jose Maria Aznar lehendakariak ETAren zuzendaritzarekin hitz egitera bidali zituen hiru pertsonetako bati, elkarrizketan parte hartu zuten etakideek zer itxura zuten kuriosidade logikoz galdetu nionean. Bilerara Antzarekin joan zen Belen Gonzalez Peņalbari buruz galdetzean, beste hiru partaideetako batek halako arintasunez erantzun zuen "oso erakargarria" iruditu zitzaiola'.

Kurtso hasieran zalaparta handia izan zen Ibarretxe lehendakariak Jose Luis Rodriguez Zapaterok antolatu behar zuen autonomien konferentziara joango zen ala ez erabakitzeke zuelako. Orain jakin da autonomien egoerari buruzko Senatuko eztabaida abenduan edo urtarrilean izan daitekeela, eta ondoren burutuko litzateke autonomien konferentzia hori. Eusko Jaurlaritzak aditzera eman izan du han izango dela, baldin eta horrek Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren bitariko harremana bere horretan mantenduko balitz, bestela ez.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan