Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-17 -- 1962.zenb

artikulu nagusira itzuli
Jan Braun



Lodz-en (Polonia) jaio zen, 1926an. 1947tik 1951 arte Filologia Klasikoa ikasi zuen eta, amaitu orduko, beka bat jaso zuen kaukasiar hizkuntzalaritzan espezialitatea egiteko. Lau urtez, georgiar Filologia ikasten jardun zuen Tbilisiko Unibertsitatean eta bere lehen tesia aurkeztu zuen: Georgiar aditzaren pertsona-aniztasuna. 1995ean Varsoviako Unibertsitateko Ekialdeko Ikasketen Institutuan hasi zen lanean, georgiera zahar eta modernoaren irakasle. 1976an Tbilisiko Unibertsitatera eginiko bisitan, euskara ikastaro bat egin zuen eta ondorioz Euskal hizkuntzarako sarrera liburua argitaratu zuen, georgieraz. Ikastaldi horren haritik georgiar unibertsitateko talde bat euskara ikertzen hasi zen, Natela Sturua eta Salome Galbunia egun euskaltzain urgazle direnak tartean. Varsoviako Iberistika Katedran azken 25 urteotan oinarrizko euskara ikastaroak eman izan ditu. Bigarren tesia 1991n aurkeztu zuen, Euskaro-Kaukasikoa. Hainbat artikulu argitaratu du, euskara-georgiera hizkuntzen arteko ustezko loturei buruz. Bere ikasle izandako batek, Magdalena Czajkowzka-Vasquez-ek, Nevadako Reno Unibertsitateko beka bat jaso du euskal mitologiaren alorrean doktorego-tesia prestatzeko. Gaur egun, Varsoviako Unibertsitatean ari da, linguistika eskolak ematen. Euskaltzaindiak 2000ko urriaren 27an izendatu zuen euskaltzain ohorezko.


Erantzunak

Kaixo lan bat egin behar dut eta euskaltzainak nola hautatzen diren, euskaltzaindiaren eginkizun nagusiak zein diren eta euskaltzainek nola lan egiten duten jakin nahiko nuke, ez baitut horri buruzko informaziorik topatu besterik gabe agur

Julen 2008-03-30 21:40:19

Euskaltzaindiari buruzko lan bat egiten ari gara eta ez dugu ez duga informaziorik aukitzen. Euskatzainen hautatketa eta lan egiteko moduari buruzko informazioa nahi genuke. Eskerrik asko (ipintzen baduzue).

leire, maialen eta lorea 2008-04-17 10:09:44

kaixo euskaltzaindiaren eginkizun nagusia zein den jakin nahiko nuke. Besterik gabe, aur bero beat eta bi muxu. Eskerrik asko.

lorea 2008-04-17 10:15:34

nola hautatu euskaltzain bat? zer titulo behar ditu?

irantzu 2008-05-19 21:51:58

Euskaltzaindiari buruzko lan bat egiten ari gara eta ez dugu ez duga informaziorik aukitzen. Euskatzainen hautatketa eta lan egiteko moduari buruzko informazioa nahi genuke. Eskerrik asko (ipintzen baduzue). leire, maialen eta lorea 2008-04-17 10:09:44 kaixo euskaltzaindiaren eginkizun nagusia zein den jakin nahiko nuke. Besterik gabe, aur bero beat eta bi muxu. Eskerrik asko. lorea 2008-04-17 10:15:34

iulen 2008-05-26 09:47:10

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan