Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2004-10-17 -- 1962.zenb

Daniel Udalaitz

Amaitu berria da Euskal Herriko Errioxako mahats-biltzea, prezioek behera egingo duten hasierako susmoa mantenduz. Uste honen eragileak bi dira: Espainiako Estatuan, kontsumoa %3a eta %6a bitartean gutxitu izana; eta esportazioak gutxitzeko arriskua. Ez dugu ahaztu behar iaz, bai Frantzian, bai Italian, behera egin zuela ardoaren ekoizpenak, eta horrek Espainiako Estatuko ardoaren esportazioak hazten lagundu zuela.

2003ko ekoizpena

2003ko datu ofizialen arabera, Euskal Herriko Errioxako ardoaren ekoizpena ûjatorrizko deiturakoarena, hala Arabakoa nola Nafarroakoaû ia 95 milioi litrora heldu zen (94.513.793). Horietatik, ia 80 milioi litro Arabako Errioxako mahastietatik atera ziren, eta beste ia 15 milioi litro Nafarroako Errioxakoetatik, hurrengo orrialdeko taulan zehazten denez.

Errioxako jatorrizko deiturakoen multzoan, ekoizpen osoa 298 milioi litrora heldu zen. Horietatik %68,12a Logroñoko Errioxako mahastiei dagokio, %26,74a Arabako mahastiei, eta gainerako %5a Nafarroako mahastiei. Azpimarratzekoa da Errioxako jatorrizko deiturako ardoaren ekoizpen osoaren %56a ardo-ontzaileen elaborazioari dagokiola. Horrek, beraz, etengabeko garapena erakusten du kalitate handiagoko eta balio erantsi gehiagoko ardoen aldera. Arabako mahastien kasuan, ekoizpenaren %70erainoko portzentajea dagokie ardo-ontzaileen upategiei. Nafarroako mahastien kasuan, berriz, %50a baino gehixeago dagokie.

Arabako Errioxako upategiek, 2003. urtean, aurrekoan baino zerbait gutxiago saldu zuten û%0,72 gutxiagoû. Guztira 71,99 milioi litro izan zirenez gero, Errioxako jatorrizko deiturako 236,34 totalen %30,5a inguru adierazten dute. Kopuru oso horretatik, 214,6 milioi litro ardo beltza zen, 12,8 ardo zuria eta 8,8 ardo gorria. Arabako Errioxako ardoaren salmentek azaltzen duten portzentajea handiagoa da, baldin eta kontuan hartzen baditugu balio erantsi gehienekoak: komertzializatutako erreserbakoak eta erreserba handikoak, %42,3ra eta %46,5era heltzen baitira, hurrenez hurren.

Merkatuka, beherakada arina ikusten da Arabakoen iazko esportazioetan, saldutako litroen %8,41 litro izan baitzen. Guztira, 17,1 milioi litro saldu ziren atzerrira; hau da, Errioxako jatorrizko deiturako ardoaren esportazio totalen %25,9. Horiek ere eragin zituen atzerriko salmentak gutxitzeak, %8 ingurukoa izan baitzen. Barruko merkatuko salmentez den bezainbatean, ia %2 gehitu ziren Arabako upategien kasuan, baina %4,49 gutxitu ziren Errioxako jatorrizko deiturakoen multzo osoan.

Ardoaren negozioak ekoizpen handiagorako garapena izan du azken urteotan. Esate baterako, Arabako Errioxan babespeko mahats-ekoizpena %82,35 hazi zen 1991tik 2003ra bitartean, 83,7 milioi litrora iritsi arte. Garai horretan bertan, babespeko ardoaren ekoizpena %138,6 hazi zen, 79,7 milioi litroraino. Maximo historikoa 2000. urtean izan zen, 84,2 milioi litro produzitu baitziren.

Ardo-kontsumoa gutxitu egin zen 2003an

Nazioarteko egoera gatazkatsuak eta ekonomiaren errezesioak baldintzatutako urtea izanik, orokorrean, ardo-salmentak behera egitea espero zen. Bukaerako emaitzak, ordea, uste baino hobeak izan dira, gutxiago kontsumitu bazen ere, prezioek gora egin baitzuten, bereziki ardo gazteenenak. Datu ofizialen arabera, Espainiako Estatuan, ardo-kontsumoa %3a gutxitu zen 2003an, eta portzentaje hori %6ra heltzen da jatorrizko deiturako ardoen kasuan. Beherakada horren kausa nagusia ostalaritzako kontsumoa %10a gutxitu izana da.

Espainiako Estatuko merkatuan, ardo onduaren eta erreserbakoaren salmentak %7,76a eta %6,87a hazi ziren hurrenez hurren; esportazioetan, aldiz, aurreko urteko salmentak mantendu ziren. Litroko 4,37 euroko prezio batez bestekoan oinarrituz ûiazkoa baino %2,82 gehiagoû, aurtengo diru-sarrerak 288,9 milioi eurora iritsiko lirateke Arabaren kasuan, eta 1.000 milioi euro ingurura Errioxa osoaren kasuan.

Mikel Asurmendi

Zein da Elkarrik Donostian antolatutako manifestazioaz zure balorazioa?
Oso baikorra. Gure kanpainaren barruan gizarte mobilizazio bat aurreikusi genuen, ez ekimen zentrala edo garrantzizkoena bezala, hala ere. Kanpainari gizartearen atxikimenduaren irudia eman nahi genion. Egungo egoera politiko berezian ûtestuinguruaren eta mezuaren konplexutasunarengatikû mobilizazio mota hau oso zaila da. Gure helburua ez da jendetza biltzea, gizartearen eta alderdien pluraltasuna adieraztea baizik. PPko kideak izan ezik, modu batez edo bestez, gainerako alderdietako kideak egon ziren.

Galindok etxean beteko du bere zigorra. Zer balorazioa egiten du Elkarrik?
Oso erabaki okerra da. Rodriguez Galindori onartu zaion neurriak giza eskubideen arloan ez dugula ezer ikasi erakutsi du. Elkarrik aldarrikatzen duen jarrera multilaterala ez dago barneratuta Espainiako Gobernuan, PSOErengandik hainbeste mezu aurrerakoi entzun ondoren, neurria tristea da. Galindori onetsia oso pauso okerra da gatazkaren konponbidean, gatazka bideratzeko aukerak zailtzen ditu, alde bakoitzak giza eskubideak bere interesen arabera ulertzen baititu. Gainera, azkenaldian Espetxe Erakundearen mezu ezkorrak ezagututa, ez dirudi presoen egoera ûdispertsioaren neurriak, adibidezû hobetuko denik.

ETAren aurkako operazioak nola eragin dezake, esaterako, Elkarriren kanpainan?
Goizegi da zer eragin mota izango duen jakiteko, baina epe motzean eragina izango du. Hasteko, Madrilgo hedabideek gatazkaren irtenbidea bide polizialetik etorriko dela dioen diskurtsoa indartu dute berriz ere. Ikuspuntu horretatik, ETAren aurkako operazioa traba da elkarrizketa politikorako. Estatuko mintzaleku politikoak triunfalismoan murgildu dira. Guk gure kanpainan segitzen dugu, elkarrizketaren ideiaren beharrari eutsi behar diogu, bereziki Madrilera begira. Operazioak ETAn zer eragin izan duen ezagutzea klabea da, eta hori ezagutzeko denbora apur bat beharko dugu, baita egungo osagarri politiko estrategikoek ûoso interesgarriak direnakû indarrean segituko ote duten ezagutzeko ere.

Testuinguru honetan nola dago bakerako bidea eta elkarrizketaren aukera?
Guk aukerak eta arriskuak daudela adierazi dugu gure diagnosian. Adibidez, giza eskubideen urratzeak hor daude beti ere. Gatazka indarrean dagoen bitartean urratuak izango dira, zoritxarrez. Baina, oro har, elementu estrategikoak egokiak dira bake prozesu bat bideratzeko. Hainbat eragileen lana dela medio klabe estrategiko politikoak aldatu dira, eta egoera politiko orokorrak bake norabidean bultzatzen gaitu. Azken bost urteetan ez dugu indar politikoen aldetik hainbeste proposamen zehatzik jaso, alderdi sozialistarena barne. Eta hori funtsezkoa da. Gizartea heldutasun maila batera iritsi da eta pausoak emateko prest dago. Gizartea, ordea, kezkatuta dago aukera hau galdu daitekeelako. Benetako unera iristen ari gara. Une erabakigarri hau ziklikoki errepikatzen da, ez da iraunkorra eta baliatu behar dugu. Alferrik pasako balitz, ziur aski, beste urte pilo bat itxaron beharko genuke unea errepikatu dadin.

Abendurako elkarrizketa politikoa gauzatu ez, baina adostu daitekeela esan du Elkarrik. Zehaztu puntu hori, arren.
Gure planteamendua urratsez urrats joatea da. Horregatik, abendurako alderdi guztien arteko argazki bat atera nahi dugu.

Baina PP bertan egotea ia ezinezkoa da.
Jakina. Baina irudi hori hartzeko bideak badaude. Lehendabizikoa, inportanteena, Gasteizko nahiz Iruñeko parlamentuetara eramandako proposamenen bidea da, 123.000 sinaduren bitartez egina. Helburua gure proposamena osoko bilkuretara eroatea eta aztertzea da. Alderdien diskurtsoak entzunda zaila iruditzen zaigu ezezko borobila jasotzea. Proposamen hori onartuko balitz, parlamentuek berek bilera batera deitu litzakete alderdiak. Aukera hori aitzakia ezin hobea litzateke alderdiak biltzeko. Une honetan, gakoa alderdien arteko elkarrizketa bideratzeko formatua finkatzea eta adostea da. Alderdiek beren proposamenak dituzte, baina berauek uztartzeko forma arazo dute. Parlamentuak mahai bat osatzea lehenesten badu, forma arazoa gaindi liteke. Ez litzateke mahai bakarra izango, beste foroen osagarri baizik. II. Bake Konferentziaren bidez, parlamentuetako mahai horiek lagundu ditzaketen ekarpenak prestatzen ari gara. Beste gauza bat da alderdien jarrerak bateratzea.


II. Bake Konferentziaren bidean "Benetako elkarrizketa" eskatu duzue. Diagnosia egin eta arriskuak ezagutu ostean errealistak izateko aukera al dago?
Errealistak izan gaitezke, printzipio eta agendari buruzko akordio bat lortu dezakegulako. Kontua da ûtestuingurua edozein izanda ereû ea alderdiek hurrengo pausoa emango duten edo ez ezagutzea. Oraindik ez dakigu alderdiak Bake Konferentziaren proposamena eztabaidatzeko prest dauden. Ziur aski, datozen hauteskundeetan baino lehen ez dago aukera errealistarik akordioa lortzeko. Baina, printzipio eta metodologian sintonia baldin badago, hiru hilabete hauetan alderdi bakoitzak unilateralki zer egin dezakeen aztertu dezakegu eta mugimendu unilateral hauek kontuan hartuta, hauteskundeei begira eta hauen ostean egoera sakonetik aldatu ote daitekeen aztertu liteke.
I. Bake Konferentziaren esperientziak erakutsi zigunez, alderdiek ez dute konfiantzarik elkarrizketa prozesuaren garapenean. Baina orain, duela sei urte ez bezala, besteek proposatzen duten inguruan akordioa posible dela ikusten dute alderdiek. Prozesuan sartzeak, ordea, beldurra sorrarazten die. Alderdiek prozesua kontrolatu nahi izaten dute, prozesuan sartu ostean alderdi bakoitzak kontrola galtzen du. Bake prozesu batean ez dago prozesuaren kontrol erabatekorik. Prozesuan mugak eta helburuak antzeman daitezke baina akordioaren funtsa ez. Horregatik, lehenago, printzipioetan eta metodologian akordio zehatza lortu behar dugu. Guk alderdiei akordio hori onartzeko unea iritsi zaiela uste dugu. Errealistak izanda, hori egin daiteke. Baina, ETAren aurkako operazioaren ostean aldagai berriak izan daitezke, ETAk prozesuan eragiteko gai dela erakusten badu, egoera aldatu daiteke zeharo.

Ainhoa Lendinez

Aspalditik behar zuen euskarak zainduko zuen erakunde bat, herritarrei egunerokoan eskuetatik ihes egiten zieten ñabardurei erreparatu eta horiek kutxa itxi batean gordeko zituena. Eta horren guztiaren haritik jaio zen hain ezagun bihurtu den Euskaltzaindia, euskararen akademia. Askotan kritika gogorrak entzun ditu, izan ere, oraindik arautu gabe dagoen hizkuntza baten gaineko erabakiak hartzea ez da lan erraza. Gaurko erabilerari, gure arbaso zaharrek erabili zuten moldeari eta euskara jatorrari so, eguzkiz eguzki gure hizkuntza arautzen eta normalizatzen aritzen dira bertan. Nortzuk baina?
guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan