Astekaria

 Kultura 

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin

Hasier Etxeberria


David De Jorge


1962. alea
2004-10-17
alde 0    kontra 0

Osagaiak:

8 amuarrain ertain

Urdaiazpiko serranoa edo iberiarra, 8 xerra

Irina

Gatza

Oliba olioa, frijitzeko

2 baratxuri ale


Ongi garbituko dizkigute amuarrainak arrandegian, tripak kendurik. Gatz pixka bat eman eta urdaiazpiko xerra bana sartuko diegu sabel barruan. Oliba olioa isuriko dugu zartaginean, bi hatzeko neurria harturik. Su eztitan gozatuko ditugu baratxuriak, erre gabe olioa ongi kutsa dezaten. Minutu gutxi batzuen ostean, baratxuriak atera, sua biziagotu eta amuarrainak sartuko ditugu, irinetan azala igurtzi eta gero. Buelta eta buelta frijituko ditugu ondoren. Minutu bat alde bakoitzeko, tamainaren arabera. Bizpahiru txandatan egingo ditugu amuarrainak, olioaren tenperatura apal ez dadin. Xukatu eta berehala zerbitzatu egingo ditugu, gorri eta kraskatsu. Gaiarrek bere Erronkariri «uskaraz» kantatzen zionean baino gusturago geldituko gara gu amuarrainak jandakoan.

Gurina nola gorde

Koipe oparoa da gurina, baina kontu handiak behar ditu. Lehenik, argi eta garbi jakin bedi gurina ez dela betiko, hau da, une batera ezkero mindu egiten da, hozkailuan luzaroan edukitzen badugu, mindu eta hondatu egingo zaigu. Egun, bilgo ezin hobeetan aurki dezakegu merkatuan, argitasun, hezetasun eta usainen ekinetatik babestua. Gainera, hozkailugileek oso erraz jartzen digute guztia, eta kutxatila bereziak lantzen dituzte, tapa eta guzti, gurina hotzean egoki egon dadin. Eta horregatik ere, hondatzen bazaigu gurina, badaà garbi dago, arduragabe batzuk gara.

Badakigu, beraz. Gurinak ere bere iraungitze data du, ongi tapaturik egon behar du, usain arraroetatik urrun ûdenak harrapatzen ditu, utziz geroû, ongi itxirik etaà hitz batean: esne-mamitan.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1961
 
azala1960

1962 zenbakia.
2004ko urriaren 17a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza