Astekaria

 Azkena 

"Usoak begiratzeko dira...

Karmelo Landa

Karmelo Landa


1961. alea
2004-10-10
alde 0    kontra 0

...eta ez gainean jartzeko". Bilboko Udalak, alkate Iñaki Azkuna buru duela, "Bakearen eta Tolerantziaren Alde"ko kanpaina jarri du abian, eta lehengo behien tokian, uso erraldoi koloretsuak pausatu ditu, hegoak zabal-zabalik, bide eta zubi bazterretan. Baina begiratzeko besterik ez direla argitu du berehala auzapez bilbotarrak, uso bakoitzaren gainean agindu idatzia. Azkunaren Bilbon ez baita tolerantziarik inondik aurkitzen, eta bai demasiako bazterkeria eta ilunkera. Lehendik ere bagenuen Azkunaren filia eta fobia anitzen berri, hala Unamunoren aldeko neurrigabeko mirespena ûberdin beronek euskararen galpena aldarrikatu eta bizkaitar oinezkoak jebotzat baitzituenû nola Arestiren bazterketa, haren omenezko oroigarriak bazterrera jaurtiaz.

Azkunaren tolerantzia partikularraren azken dosia hartu behar dugu orain bilbotar gaixook: Bihotz Sakratuaren estatua zaharkitua prestu berriztatzera doala iragarri digu, horretarako diru-laguntza oparoa eta teknikari trebe ugari eskainiz. Nazio-katolizismo ilun eta oldarkorraren sinbolo erraldoi hori û"Reinaré en España"û geure buruen gainean tente izan dezagun beste mende batez. Ikustekoa.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1960
 
azala1959

1961 zenbakia.
2004ko urriaren 10a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia