Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-10 -- 1961.zenb

Karmelo Landa

...eta ez gainean jartzeko". Bilboko Udalak, alkate Iñaki Azkuna buru duela, "Bakearen eta Tolerantziaren Alde"ko kanpaina jarri du abian, eta lehengo behien tokian, uso erraldoi koloretsuak pausatu ditu, hegoak zabal-zabalik, bide eta zubi bazterretan. Baina begiratzeko besterik ez direla argitu du berehala auzapez bilbotarrak, uso bakoitzaren gainean agindu idatzia. Azkunaren Bilbon ez baita tolerantziarik inondik aurkitzen, eta bai demasiako bazterkeria eta ilunkera. Lehendik ere bagenuen Azkunaren filia eta fobia anitzen berri, hala Unamunoren aldeko neurrigabeko mirespena ûberdin beronek euskararen galpena aldarrikatu eta bizkaitar oinezkoak jebotzat baitzituenû nola Arestiren bazterketa, haren omenezko oroigarriak bazterrera jaurtiaz.
Azkunaren tolerantzia partikularraren azken dosia hartu behar dugu orain bilbotar gaixook: Bihotz Sakratuaren estatua zaharkitua prestu berriztatzera doala iragarri digu, horretarako diru-laguntza oparoa eta teknikari trebe ugari eskainiz. Nazio-katolizismo ilun eta oldarkorraren sinbolo erraldoi hori û"Reinaré en España"û geure buruen gainean tente izan dezagun beste mende batez. Ikustekoa.

Nekane San Miguel


Jaunak agur, agur t'erdi (ber-bis) hala dio ospakizun handitan gure artean kanta ohi den abestiak.

Orain bi aste, ostegunean, irailaren 23an entzun nuen azken aldiz. Beste hiru kanturen ostean, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko koruak kantatu zuen Urte Judizialari hasera emateko ekitaldian. Ez nuen kantatu ûez dut aspaldian kantatzen kantu horiû ez eta jaiki entzuteko ûzutik geunden entzule guztiok egun horretanû ezta txalotu ere kantu hori bereziki, bukatzean ûbai aurreko beste hirurakû.

Erraz da jakiten zergatik ez dudan kantatzen, txalotzen edo ez naizen jaikitzen, kantu hori entzuterakoan, errespetuak agintzen omen duen moduan: agurtzearekin batera erakutsi nahi duen errespetuzko mezua soilik gizonentzakoa ûedo gizonenganakoaû da, ez andrazkoentzat. Horregatik, eta, aurreko batean, abesbatza berorri kantu bera entzun ostean, eta taldeko partaide guztiak abokatu izanik, hurbildu nintzaien hauxe adierazteko: ez zela zaila ûmusika notak jarraikiû Agur andrak esatea, kantatzea, birritako horretan, behin sikiera. Oso interesantea zela bere burua feministatzat duen batek esan zidan, baina hurrengo honetarako ahaztu egingo zitzaion ûbehin baino gehiagotan esana dut, eta kantari ezberdinei gauza bera; batzuetan beti antzekoak errepikatzen duen erotxotzat ez ote nauten hartuko!?û.

Hemendik kanpora, eta harrotasunez, behin baino gehiagotan kontatu ohi dut, euskarak, gaztelerak ez bezala eta jeneroak bereizten dituelako, ez duela gizonezkoentzakotan andrazkoena barne hartzen. Eta, hala, andra-gizon; neska-mutil edota abar zabalak ûneba-arreba....û gogoratzen digun moduan abantaila txiki bat badugula hizkuntzaren aldetik ûemearena gizonarengan galtzen ez den neurri horretanû nahiz eta bereizkeria penagarri anitz hor egon, beste modu batez ûhizkuntzan eta bizitzanû. Horregatik, bizi naizen herri honetan (Arrasaten) gizon batzuk «mutikoek» esaten dutenean, mutilak bakarrik direla ûez neska-mutilakû gogoratzeaz gain, erderismoa ala matxismoa den galdetu diet makinatxo bat aldiz ûeuren asmoa denok sartzekoarena nabarmena deneanû; edo lan egiten dudan beste herri honetan (Bilbon) bertako bilbainitoek «los aitas» ûerdaraz, noskiû esaten dutenean, ea ume horren ûedo bereû gurasoak biak gizonezkoak diren galdetzerakoan agertzen didaten harridura ûeta kabreoa batzukû irentsi behar aipaturiko kantuaren aurrean.

Ostegunean bertan, emakumeon zokoratze modu batez milagarren aldiz haserretzen nintzen egun horretan, Txinan, Hunango probintziako Jianyong herrian, Yang Huanyi emakumea zendu zen, ia ehun urtez bizi izanda gero, nushu mintzairaren azken hiztuna. Nushua emazteen arteko hizkuntza izan da, bai hitz egin, bai idatzi andrazkoek besterik ez omen zekiten, eta geratu diren arrastoak oso eskasak omen dira, idatzitakoa emaztea hiltzen zenean berekin lurperatu edo eta erre egin ohi delako. Ez dut irakurri ûez dakitû idazki berezi horiek deuseztatze hori, nushua jakin edo ulertu ezin zuen gizonen mendeku modua izan ote den, edo beste irakurketarik beharko lukeen. Askotan ez baita erraz asmatzen halakoetan, hasierako kantu horren beste zati batez gertatu zaidan moduan: Kantu horren bigarren zatia aldatzeko gogoa ere ematen zidan gaztaroan, «Denok Jainkoak iñak gire, zuek eta bai gu ere...» Eta Goiko horrengan sinismenik ez eta...! Gerora pentsatu nuen ezin nuela hain zorrotza izan, azken baten, denok horrek euskaldunak hain berdintasun zaleak gareneko azalpena besterik ez dela izango, eta Jainkoak eta sinismenak hainbesteko garrantzia izanik, agur egile horrek berdintasunaren ohorea agertu nahia kantatzen: "Denok, bai zuek, bai gu ere, Jaingoak inak gire... denok berdinak", baina orduan garbiago geratu zitzaidan hasierakoa: Euskarak jeneroak bereizi eta esan egiten dituen neurrian, agertzen, esaten ez dena ez dela... Kantua idatzi zuenak «emazte edo andrazkoak Jainkoak inak ez ginela» pentsatuko ote zuen...? Batek daki hori ere, baina batek baino gehiagok tradizioa ezin zapuztu, berdin kantatzen, sentitzen eta egiten jarraituko du.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan