2004-10-03 -- 1960.zenb
Euskal Kooperantearen Saria jaso zuen uztailean Miren Egigurenek Ibarretxe lehendakariaren eskutik. 34 urte daramatza Egigurenek Venezuelan eta Caracastik hurre, Petare herrian bizi da gaur egun, behartsuekin. Eta ez "behartsuen artean", ez "behartsuentzat", beraiekin baizik. Aspaldi utzi zion Miren Egigurenek kooperante izateari. Haietako bat da. Horixe du Miren Egigurenek saririk handiena: haietako bat egin dute venezuelarrek eta pozik da behartsuekin bat eginda, pozik bere ingurukoak pozikago bizi daitezen lanean..., patrifilioak laga eta jo eta ke lanean.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa