Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-03 -- 1960.zenb

Izenak


Juan Antonio Urbeltzek eta Santiago Yanizek Euskal Herria eta Festa liburua plazaratu dute Elkar argitaletxearen eskutik. Urbeltz arduratu da testuaz eta Yaniz liburuan agertzen diren irudiez. Bilboko Euskal Museoak erakusketa zabaldu du liburuaren edukiekin.

Luis Peņa Gantxegik Espainiako Arkitektoen Elkargoak banatzen duen Arkitekturaren Urrezko Domina jaso du, bere ibilbide luze eta oparoaren errekonozimendu gisa.

Edurne Elizondok Itoitz. Porlanezko gezurra argitaratu du Txalapartarekin. Hogei urteko borrokaren kronika osatu du kazetari beratarrak.

Mikel Markez kantautore errenteriarrak zazpigarren diskoa kaleratu du: Erabil nazazu. Markezek autoekoitzi duen lanak hainbat euskal poeta garaikideren poesiak musikaz jantzi ditu.

Filgi Claveriek Seaskako lehendakaritza utzi du eta Biarrizko Maitaldiaren programazio arduraduna izango da aurrerantzean.

Tahures Zurdos talde nafarra desegin egin da. Ostegunean (irailak 30) emango du azken kontzertua Madrilen.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan