Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-03 -- 1960.zenb

Esan barik doana

Igor Estankona

Arnasari eutsiz, idazle hasiberriak lehen pasartearen bukaeran idatzi du: "Anbotoko Señorearen leizetik ez da inor inoiz bizirik itzuli". Esaldia arteza da, eraginkorra, ederra ere bai, otu zaio.
Ipuina ia prest dauka.
Egun batzuk geroago, Anjel Lertxundiren konpainia noblean delarik, zera irakurri dio: "Zergatik ez da zabaldu handik ûMariren leizetikû itzuli den gizaki bakar baten albisterik?".
Eta bere aurrean benetako leize ilun baten ahoa zabaldu izan balitzaio legez, zati batean ezin izan du lorik hartu. Galdera soil horrek gordetzen duen anbibalentziaz ohartu da: ez da leizetik inor mundura itzuli, edo itzuli bada hain itzuli da ezagutezin, non ez baitio inori ezer kontatu. Eta norbaiti kontatu izan balio ere, tabuak bide oso laburra egingo zukeen.
Hondoratzeko puntuan egon da, hitzen izugarrikeriak noragabetuta. Azkenean, gauaren uretan nahikoa tanta loarazle erori direnean, idazle hasiberriak amets egin du noizbait, nahikoa dakienean, bukatuko duela ipuina.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan