Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2004-10-03 -- 1960.zenb

Daniel Udalaitz

Duela oso gutxi arte, burtsan kotizatzen zuten bakarrak banketxeak, siderurgiako enpresak, higiezinen agentziak, mahastigintza eta ardogintzako enpresak eta abar ziren. Kazetaritzako enpresek ez zuten kotizatzen. Alabaina, zenbait komunikabide, batez ere telebista kateak eta egunkari oso garrantzitsuak, hasiak dira Espainiako estatuko burtsan kotizatzen. Badirudi negozio ona dela gainera. Oraingoz burtsan kotizatzen hasi den azken komunikazio enpresa ûjadanik bosgarrenaû Telecinco telebista katea da. Correo Español eta ABCk osatzen duen talde euskal-madrildarrak kate horren kapitalaren zati handi bat kontrolatzen du, %13 hain zuzen ere. Joan den ekainaren amaieran sartu zen burtsan aipatutako komunikabidea. Eta ez da azkena izango, Vocento talde euskal-espainiarra ere burtsan sartzekotan baita. Vocento taldea eratu zenean, duela hiru urte, taldeko arduradunek adierazi zuten burtsan sartzeko asmoa zutela, baina horretarako une egokiaren zain daude. Agian urte honen bukaera baino lehen emango dute burtsarako jauzia.

Orain arte ondorengo komunikabideak sartu dira Espainiako estatuko burtsan: Sogecable 1999ko uztailean hasi zen kotizatzen. Akzio bakoitzaren hasierako prezioa 23,5 eurokoa izan zen, eta artikulu hau egin zen unean 35,56 euro balio zuen akzio bakoitzak. PRISA, El Paísen argitaratzailea eta Sogecableren akzioduna 2000ko ekainean hasi zen kotizatzen. Gaur egun 14,39 eurotan kotizatzen da bere akzio bakoitza. Recoletos taldea ere 2000. urtean sartu zen burtsan. Bere akzio bakoitza gaur 5,85 eurotan kotizatzen da. Azkenik, 2003. urtean Antena 3 televisión sartu zen burtsan Telefónicako akziodunen artean tituluak banatuz. Gaur egun 41,50 euro balio du bere akzio bakoitzak.

Berlusconiren Telecinco eta Vocento

Italiako lehen ministroa, Silvio Berlusconi, buru duen Telecinco telebista kate pribatuko administrazio kontseiluak aurtengo martxoaren 17an erabaki zuen 2004. urtea bukatu baino lehen konpainia burtsan sartzea. Horretarako, konpainiaren kapitalaren %34,59ko balioa daukaten akzioak saltzeko eskaintza publikoa egin zuen. Akzio bakoitzaren hasierako prezioa 10,15 eurokoa izan zen. Beraz, konpainiak burtsan daukan kapitalizazioa 2.300 milioi eurotik gorakoa da. Konpainia burtsan sartu zen egunean, ekainaren 24an, akzioen balioa %23 hazi zen. Hau da, akzio bakoitza 12,50 eurotan kotizatzen hasi zen. Gaur egun duen helburu nagusia IBEX 35 burtsa indizean sartzea da, jadanik kotizatzen baitu Madril, Bartzelona, Valentzia eta Bilboko burtsetan. Erabaki hori aho batez hartu zuten konpainiaren lau akzionistek: Mediaset ûakzioen %52 daukaû, Vocento taldea (%13), Dresdner Bank (%25) eta Ice Finance Holandako funtsak (%10). Ez Vocento taldeak eta ez Mediasetek, bietako inork ez du telebista katean daukan parte hartzea murriztu nahi izan. Beraz, salgai jarritako %35eko kapitala Alemaniako Dresdner Bank-en eta Ice Finance-ren parte hartzeetatik dator.

Alejandro Echevarria da Telecincoko administrazio kontseiluaren buru. Echevarria garai batean Correo Españoleko kontseilari delegatu eta Vocento taldeko kontseilukide izan zen. Hortaz, Vocento taldeak zeresan handia du Telecinco telebista katean. Ez da ahaztu behar lehen Correo Español eta orain Vocento taldea denak ABC-rekin batera, kapitalaren %25 kontrolatzen zuela. Mediaset taldeak, hau da, Berlusconik kontrolatzen duen erraldoi italiarrak, telebista katean zeukan partehartzea handitzea lortu zuen 2003ko urtarrilean, Vocento taldearen kapitalaren %12 erosiz. Operazioa 276 milioi euro ingurukoa izan zen. Kopuru hori finantza inbertsio berriak egiteko erabili du talde euskal-espainiarrak. Operazio horren bidez, Mediaset Telecincoren bazkide nagusi bilakatu zen.

Telebista pribatu errentagarriena Telecinco da telebista kate pribatu errentagarriena. 2002. urtean 633 milioi euroko diru sarrera gordinak lortu zituen; kopururik handiena, 585,50 milioi, publizitateko fakturaziotik. Era berean, 85,8 milioi euroko etekin garbiak izan zituen ûaurreko urtean 112,1 milioi eurokoakû. 1.160 langile ditu, eta 2003ko ekitaldia 122,6 milioi euroko etekin gordinarekin bukatu zuen. Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, %42,7ko hazkundea izan zuen beraz. Publizitatearen bidez 633,5 milioi euroko diru sarrerak izan zituen lehengo urtean û2002ko ekitaldian baino %11,7 gehiagoû. Telecincok 2004ko lehenengo hiruhilekoan lehengo urteko garai berean baino %105 emaitza hobeak lortu ditu zergen aurretik, izan ere 28,3 milioi eurotik 58,1era pasatu baita.

Pilar Iparragirre

Txillardegik gazteak izan ditu gogoan liburua osatzerakoan.
"Oraingo euskalgintza eta Euskal Herriaren egoera ez da gaur sortua, aspalditik dator, urteetan mamituz joan da, baina iruditu zitzaidan ûeta uste dut iritzi hori zuzena delaû gazte jendeak ez duela ezagutzen nondik gatozen. Ez zaio egokitu, guri bezala, bere haragian bertan bizitzea, eta ez du ezagutzen. Orduan, pentsatu nuen egokia izango zela halako bilduma bat prestatzea, gaurko interesgarri izan daitezkeen gauza batzuk agertzeko".

1956-1983 urte arteko lanak bildu dituzu. Zergatik aukeratu duzu epe hori?
Euskaraz hasi nintzen idazten Eganen 1954 edo 1955ean, oker ez banago; garai hartan Mitxelena eta Arrue ziren Eganen zuzendariak, eta haiek proposatuta hasi nintzen. Baina euskarari buruz bereziki idatzitako lehenengo artikulua 1956an argitaratu nuen, Arantzazuko bilera horietako bat egin zenean. "Alférez de complemento español" delako bat nintzen orduan, Ferrol del Caudillon ûsoldadutzari esker ezagutu nuen nik Galizia, eta hori behintzat ez zait damutzen; beti esan izan dut nire bigarren aberria Galizia dela, eta bihotzez diot horiû. Bada, handik bidali nuen txosten bat, euskararen egoeraz eta egin behar ziren gauzetaz, hain zuzen ere liburuan jasotzen den lehena.

Nolakoa zen egoera hura?
Garbizalekeria amorratua zegoen, eta gramatikari zegokionez, gauzak aldatzeko joera izugarria. Esate baterako, Nikolas Ormaetxea "Orixe"ri bere meza liburu ospetsua egin zuenean buruan sartu zitzaion pluralizantea kentzea, eta "gu hurbiltzen gatzaizkizu" esan beharrean, "gu hurbiltzen gatzaizu" zioen; gainera, "a" itsatsiak kendu zituenà Hori izan zen guk aurkitu genuen panorama, eta oso goitik zetorrenez planteamendua, horren kontra egitea oso zaila zen.

Nolanahi ere, Euskararen aldeko borrokan agertzen diren lanetan ondotxo ikus daitekeenez, zailtasunak zailtasun, egoerari aurre egiten jakin zenion zuk.
Baià Baina egiten nituen proposamenak ez ziren nireak, Mitxelenarenak baizik. Garai hartan Mitxelenarekin oso harreman handia neukan nik ûgero etorri ziren haserreakû, eta Mitxelenari entzuten nizkion gauzak oso ondo bideratuak zeudela ikusiz, bada, bide horretatik jotzen nuen neuk ere.

Euskara eguneratu eta batzearen beharra aldarrikatuz, ez da hala?
Jakina. Ulertu behar da orduko egoera. Garai hartan oso modan zegoen bakoitzak bere euskalkian idaztea, eta ez hori bakarrik: bizkaitarrak "j" eta guzti erabiltzen zuten, eta denak horrela. Niri ez zait sekula ahaztuko Haritschelhar-ek Euskaltzaindian bere sarrera hitzaldia egin zuenekoa. Orduan eskapatua nenbilen Iparraldean, eta Baigorrira joan nintzen ekitaldira; oso exhibizio polita izan zen: lehendabizi aurkezpena egin zen, zuberera ederrean, eta ondoren Haritschelhar-en erantzunaà behenafarreraz! Nirekiko nioen, nora goaz horrela? Euskaltzaindiaren ekintza nagusia, eta oraindik horretan gaude?

Brankako artikuluak ere jaso dituzu liburuan. Zer salatu zenuen horietan?
Lau artikulu izan ziren. Orduko beste moda bat zen euskara ez zela "ropaje del pensamiento" esatea. Bazen zioenik ere: "¨qué más da decir æcasaÆ o decir æetxeÆ?". Apaiz bati entzun nion nik hori, ez dut esango izena, besterik gabe orduko mentalitatearen adibide gisa aipatzen dut. Beraz, oso inportantea zen hizkuntzaren garrantzia funtsatzea. Garai hartan oso modan zegoen baita ere estrukturalismoa, eta bide hori jarraituz ezagutu nituen nik Saussure, Martinet, Cohen eta besteak, Bruselako liburutegi nazionalean. Lanetik atera eta hara joaten nintzen irakurtzera, egunero-egunero, eta horrela ezagutu nituen. Nolabait aurre egin behar zitzaien Euskal Herria hizkuntza gabe eraiki zitekeela ziotenei, eta orduko gehiengo handi baten planteamendua hori zen. Izugarria! Hortaz, hizkuntzak eta herrikidetasunak kezkatzen ninduten ni, ea zer herrikidetasun lor zitekeen heren batek euskaraz hitz eginda ûbakoitza bere euskalkian, baina euskaraz behintzatû, beste parte batek frantsesez eta beste parte batek espainieraz. Zer herrikidetasun eta zer demonio sor daiteke horrelako egoera batean? Gauzak horrela, nik Brankan aldarrikatzen nuena Euskal Herrian euskaraz baino ez zen.

Eta jende asko al zenuen aldeko?
Ez pentsa! Gogoratzen naiz guk hori esan eta EAJ-PNVko Bilboko buruzagi famatu batek erantzun zigula: "íVosotros, los euzkadianosà!", "z" eta guzti!

Hizkuntza gizakiaren zerbitzurako zela ere defendatu beharra ikusi al zenuen?
Noski! Guk genion: hizkuntza batek ez badu balio komunikatzeko, hizkuntza hori baztertu behar da! Euskararen kontrako orduko joera salatzeko genion hori, entzuten zirenak gogorrak baitziren, erdaraz esanak gainera: "El euskera, una lengua que baja de los montesà"! Beren planteamendua ez zen inondik ere hiritarra, eta hain zuzen ere Leturiaren egunkari ezkutua horregatik kokatu nuen Parisen, hirian. Barkatu, baina, gaur egun oso zaila da giro hartaz ondo jabetzea eta haren kontra egitea noraino izan zen zaila azaltzea. Zaila izan zuen Arestik ere, Bilbonà Euskaldun berria, gainera, ni bezala, beste gauza askotan ezberdinak baginen ere. Dena den, euskarari buruz geniona momentu hartan nahiko bonba izan zen.

Euskara zer den azaltzeko, berriz, gaztelaniara jo zenuen. Zergatik?
Gaztelaniazko lan luze hori Ediciones Vascas argitaletxekoek proposatu zidaten, orduan prestatzen ari ziren Historia del País Vasco ûzortzi tomotan agertu zen bildumanû sartzeko.

Frantsesezko artikulu bi ere jaso dituzu liburuan.
Horiek idatzi nituen garaian Parisen, lizentziatura egiten ari nintzen. Arazoak nituen Parisera joateko, Frantziako poliziek Landetako hiriburutik ez mugitzeko agindua emana zidatelako eta paperik gabe nengoelako; beraz, karrerako azterketak-eta nituenean Parisen, lagun zuberotar batzuen etxera joaten nintzen. Halako erraztasunak izan nituen nik ikasteko ere, baina okerrago ibilia da beste asko, eta isildu egingo naiz. Gauza da, Sorbonan egin nuela nik nire lizentziatura, eta horregatik agertzen dira bi artikulu horiek frantsesez, batez ere sustratoen teoriak-eta aipatzen direlako beraietan.

1964an, Iparraldeko zein Hegoaldeko zenbait idazle bildu zineten Baionan eta euskara batua sustatzeko asmoz erabaki edo gomendio batzuk hartu zenituzten. 1968an Euskaltzaindiak euskara batuaren inguruan hartu zituen erabakiak ez al ziren horiek berak izan?
Mitxelenak egin zuen euskara batuaren txosten famatu hartan idatzia ageri da: Baionako bideetan ongi edo egokiro erabaki zutenaren bidetikà eta segitzen du. Beraz, ez da nire iritzia edo niri kartaz esan zidana, euskara batuaren txosten horretan idatzita dagoena baizik. Gero zerrenda luze bat dator, hitzak nola diren euskara batuaz eta abar azalduz, baina aurretik esana du Baionako bilerak oso egokiak izan zirela eta Mitxelenak berak aitortzen du haietan hartutako erabakiak oinarritzat hartu zituela. Gure pozerako, noski, baina hala da, historia da hori.

Inork gutxik jakingo duen historia, edo?
Jakina. Zer gertatzen da? Baionako erabakiak 1964an hartu ziren. Berrogei urte joan dira, aizu! Orduan, bada, hogeita hamar urteko batek, eta zer esanik ez gazteagoek, nondik jakingo dute hori? Erudizioz eta horrela? Jendeak oso gutxi daki, eh! Ni irakaslea izan naiz Unibertsitatean urte askotan eta badakit gure kultura maila momentu honetan nola dagoenà Anekdota txiki bat, niri gertatua: EGA egiten zenean, askotan izaten nintzen epaimahaian, baiezkoa edo ezezkoa emateko. Behin, galdera hau egiten zitzaien: "Zein mendetako idazlea zen Gabriel Aresti?". Erantzuna: "XVIII. mendeko egilea". Nik irakurri dut hori! Izugarria da!

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan