Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-10-03 -- 1960.zenb

Arraingorri pastela

Hasier Etxeberria / David De Jorge


Osagaiak:

2 perloi edo arraingorri eder, garbi eta ezkatarik gabe
2 tipulin, pikatuak
Porru baten zuria, pikatua
2 baratxuri ale
Oliba olioa
Xorta bat brandy
6 koilarakada tomate saltsa
Litro laurdena esnegain urtu
8 arrautza, joak
Gatza eta piperbeltza

Kazola zabal batean, ur gazia isuri eta su eztian jarriko ditugu perloiak egosten, mamia hezurretatik erraz bereizten dela sumatu arte. Ura irakiten hasi eta 10 bat minutu beharko ditugu horretarako. Erre gabe maneatzeko moduan egotean papurtuko dugu arraina. Bere horretan eutsiko diogu azalari eta buruko mamia ere baliatuko dugu. Hezurrak, katuarentzat. Kazola batean, su ezti-eztian jarriko ditugu tipulinak, porrua eta baratxuriak olio pixka batean gozatzen. Barazkiak xamurtzean, 10 bat minuturen buruan, erantsiko dugu bran-dya. Murrizten utzi ondoan irauliko dugu tomate saltsa. Biraka nahasiko dugu ondoren guztia. Arrain papurtuaren txanda etorriko da gero: ongi nahasi eta berotasun horretan edukiko dugu, irakin gabe, ez lehortzeko.
Sutatik kanpora nahasiko ditugu arrautzak eta esnegaina. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren. Aurrez maneaturiko jakiak erantsi eta nahasiko dugu guztia. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero.
Molde handi bat edo bi txiki û"plum-cake" motakoakû hartu eta, gurin urtuaz igurtzi ondoren, ogi birrinduaz hornituko ditugu barruko aldeak. Nahastura sartuko dugu ondoren. Bainu-marian edukiko ditugu moldeak 20-30 minutuan 180 gradotan, nahastura ongi mamitu arte. Labeko epea luzatuz gero, lehortuko zaigu pastela, eta mamitsu gelditu behar zaigu. Hori frogatzeko astindu txiki bat emango diegu moldeei labe barruan: ertzak tinko eta barrua dardarati agertu behar zaigu pastela. Hoztu eta gero, moldetik atera eta moztu egingo dugu pastela. Saltsa arrosan edo maionesan ongi bustirik jango dugu, ogi txigortuekin.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan