Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-09-26 -- 1959.zenb

artikulu nagusira itzuli
"Beste" Errioxan ere bai

Euskalduntzea Euskal Herriko mugez haraino joan dela esanez ez dizuegu aparteko albisterik ematen. Ezagun da munduan zehar barreiatuta dauden euskal etxeetan, adibidez, euskara eskolak hartzen dituztela batzuek arbasoen hizkuntza berreskuratzeko. Guztiz gauza ulergarria da hori. Ulergarria izan daiteke, halaber, atzerriko zenbait unibertsitatek euskara eskaintzea ikasgaien artean. Baina askoz bitxiagoa da, zalantzarik gabe, non eta Logroņon euskaltegia egotea. Hala da, ordea. Orain dela bospasei urtetik Arabar Errioxan dabiltzan IKAko irakasleek astean pare bat aldiz eskolak ematen dituzte bertan.

"Laminiturri elkarteak eskatu zigun eskolak emateko", azaldu du Ander Bezares irakasleak. Dioskunez, logroņotar talde batek eratutakoa da Laminiturri. "Euskara dute aldarrikapenetako bat, euren ondarea ere badela diote eta. Hain zuzen ere, bertako toponimo batetik hartu dute elkartearen izena". Hala, euskara eskolak ematea bururatu zitzaien behinola, eta horretan dabiltza, Arabatik esportatutako IKAko irakasleak barne. Ikasle gehienak Laminiturriren ingurukoak badira ere, jakinminak bestelakorik erakarri du, "hizkuntza berezi bat ikasteko grinak jota-edo", Bezaresen iritziz. "Pentsa, Escuela Nacional delako horretako irakasleak ere badabiltza tartean". Guztira, hiru taldetan banatutako 20 logroņotar ari dira euskara ikasten ekimen bitxiari esker. Ez dago gaizki, 100.000 biztanle inguru daukan hiri espainiar batean.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan