2004-09-26 -- 1959.zenb
"Euskal Herrian jazza jotzea Alabaman toreatzaile izatea bezalakoxea da. Han, zezena eskatu eta astoa emango dizute eta montera beharrean, biseratxoa. Hemen, jazzari dagokionez, berdin: ez dago baliabiderik, ez kulturarik, deus ere ez". Kike Lafuente kontrabaxu joleak bota dizkigu hitzok, gurean jazzak duen egoera deskribatu nahian. Adierazpenok irakurrita, udako jazz jaialdiekin akordatuko da, agian, irakurlea: Ez al zen bada Euskal Herria "jazzaren hiriburu"? Ez al daude lau jazzaldi sonatu? Udako jaialdien laratzetik kanpo, ordea, urte osoko jazzaren tenperatura zeropetik dago Euskal Herrian. Euskal musikariek, baina, bero-bero dute odola, jazza baitute zainetan.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa