Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-09-26 -- 1959.zenb

Izenak


Mari Jose Olaziregik eta Linda Whitek Anthology of Basque Short Stories ipuin liburua prestatu dute, The Basque Literature Series bildumaren baitan. Besteak beste, Javi Cillero, Lourdes Oņederra, Juan Garzia eta Xabier Montoiaren ipuinak ingelesez jaso dituzte.

Koldo Almandoz zinemagileak Amuak film laburra estreinatu du Donostiako Zinemaldian. Kandido Uranga eta Lucia Quintanak jokatu dituzte rol nagusiak.

Jon Aiastuik Biolinaren jatorria liburua plazaratuko du urrian Elkar argitaletxearen eskutik. Bartzelonan bizi den oņatiarrak poemak, ipuinak eta marrazkiak bildu ditu lehen liburu honetan.

Dan Ansotegui Boiseko kultur eragile eta musikariak Idahoko gobernuak ematen duen Excellence in Folk and Traditional Arts 2004 saria jasoko du urriaren 2an, euskal musika sustatu, gorde eta irakasteagatik.

Alboka folk garaikide taldeak Lau anaiak izeneko diskoa kaleratuko du urriaren hasieran. Elkar diskoetxearekin aterako duen lehena da.

Pello Irazu artista andoaindarrak erakusketa paratu du Madrilgo Soledad Lorenzo galerian bere azken lanekin. Plieges izenpean, margolanak eta neurri handiko eskulturak jarri ditu ikusgai.

Kerobia laukote gazteak estraineko diskoa grabatu du Gorrekin: Kerobia. Euskadi Gaztea maketa lehiaketako irabazleak pasarte ilunak eta lelo disdiratsuak tartekatu ditu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan