Amets Arzallus
Euskaraz baizik ez zekiela abiatu zen goiz batez eskolara, eta arrats batez frantsesez ongi ikasia itzuli etxera. Arrats hura herri osoari zabaltzen ari zitzaiola ikusi, eta gaua heldu baino lehen zerbait egin behar zela pentsatu zuen. Zerbait egiten hasi eta denetarik egin du: antzerkia, ikastolak, bertsoak... beti sortzen. Denetarik, baina dena ez, bai baitaki egina baino gehiago dela egitekoa, gauetik goiza ikusten hasi nahi bada.
guztia irakurri