Astekaria

 Hiruko Txikian 

Astillero

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1959. alea
2004-09-26
alde 0    kontra 0

Dale fuego. Su eman diola noski Kontxa inguruari, Denis Itxaso barne. Gogoan dut lagun batek kontatua: ba omen zuten herriko festetan antolatua estropada bat zaharren eta gazteen artekoa. Urdanbide "Gorrion" futbolari eta traineretako patroia zen zaharren txalupan lemazain. Hastapeneko txanpa jo eta oihuka hasi omen zitzaien arraunlariei "eman, urak irakin arte". Ababorreko hankakoak "ez duk nahikoa izango epeltzearekin" erantzun omen zion, gazteak bistatik galtzen zituztela ikusirik. Eta epelak, Federación Vasca de Remo eta Donostiako CATen artean elkarri egotzitakoak, gure arraunketaren bilakaera hobetzeko zertan eragin baino, nor olio eta nor ur, nor nori nagusituko zaion erakustera doazenen itxura dutenak. Pasaiako badian hazitakoak besteren urak jotzen, oriotarrak Oriatik urrun maisu, bermeotarren tostetan bertakoek ia lekurik ez eta herri grinak desagertzear. Markak hausteko garaiotan ezinbestekoa dirudi. Klubak eta herriak ez dabiltza ur beretan arraunean, onartu beharreko errealitatea dugu hori, nonbait. Errotonda-karrefur honetara eginda, nik itzulia alderantzizko zentzuan hartuko dut, lege zaharrean, nahiz badakidan Astillerok eta enparauek urak irakin eta gu bezalakoak epeltzeaz konformatu beharko dugula.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1958
 
azala1957

1959 zenbakia.
2004ko irailaren 26a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia