Astekaria

 Kultura 

Argitalpenak

Irudia

Pilar Iparragirre


1959. alea
2004-09-26
alde 0    kontra 0





Ama, hor al zaude?

Pablo Barrio

Euskaltzaindia, BBK

125 orrialde

6 euro

Toribio Altzaga antzerki saria

Pablo Barrio aguraindarraren Ama, hor al zaude? antzezlan latzak irabazi zuen iaz Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak urtero antolatu ohi duten Toribio Altzaga saria. Saharaz beherako Afrikako hiri handi bateko auzune pobreenean kokaturik dago istorioa. Beraien lurretan ekoiztu eta kanpora esportatzen den petroliotik bidoi batzuek bereganatzen ahalegintzen denean bertako jende multzo bat, leherketa larria jazo eta zauriturik suertatzen da haietatik asko, alaba oso gaixo daukan ama bat tartean. Alabarentzat sendagaiak eskuratu nahi lituzke emakume horrek, eta horretarako bidoia saltzea beste biderik ez du, baina erosleek petrolio konpainiaren mendekuaren beldur dira eta ez diote huraxe erosi nahi.

Euskal klasikoen atarian

Batzuen artean

Pamiela

267 orrialde

14,50 euro

Patxi Salaberri Muñoak osatutako klasikoen antologia

Euskal literaturak XX. mendera arte izan dituen euskal idazle zenbaitekin osatu du Patxi Salaberri Muñoak Euskal klasikoen atarian izenburuko antologia. Aukeraketa egiterakoan, gomendiozko gutunak, aintzinsolasak eta hitzaurreak idatzi zituzten idazleak hautatu ditu, beraien atariko horiekin liburu hau osatuz. Horregatik baztertu behar izan ditu euskaraz idatzitako aintzinsolasik ezagutzen ez zaien beste idazle interesgarri asko ûOihenart esaterakoû. Nolanahi ere, bertan aurkituko ditu irakurleak Bernard Etxepare, Joanes Leizarraga, Estebe Materre, Joanes Etxeberri (bai Ziburukoa, bai Sarakoa), Jusef Egiategi, Agustin Kardaberaz, Bizenta Antonia Mogel, Juan Inazio Iztueta, Jean Batiste Archu eta beste askoren lanak.

Asisko Frantzisko. Asisko Klara

Batzuen artean

Arantzazuko Frantziskotar Probintzia

1.287or. / 31,20 euro

8,65 euro

Asisko Frantzisko eta Klara

Arantzazuko Frantziskotar Probintzia osatzen duten anaiak Arantzazun daudenetik bostehun urte betetzen diren unean fraide hauek landu duten liburua da Asisko Frantzisko. Asisko Klara. 1181ean jaio eta 1226an hil zen Asisko Frantziskoren idazkiak, biografiak eta garaiko dokumentuen argitalpen osoa, gehi 1194an jaio eta 1253an hil zen Asisko Klararen idazkiena euskaraz eskaintzen ditu. Izan dira lehenago ere bi saindu hauen lanak euskaraz ezagutarazteko saioak ûLuis Villasantek eta Jose Luis Zurutuzak prestatutako Anai Frantzisko, Arreba Klara. Idazkiak, edota J.M. Azkuek euskaratutako Loratxoak, adibidezû, baina zatikakoak ziren haiek. Orain, berriz, Asisko Frantziskoren pentsamendua osorik euskaraz ezagutzeko aukera eskaini dute.

Sekulako

oparia

Carl Norac, Emile Jadoul

Ibaizabal

26 orrialde

Hartz bat Luisen etxean

Marrazki eder bezain adierazgarriekin osatutako kontakizuna da Sekulako oparia,. aitak benetako hartza oparitu zioen mutikoaren poza islatzen duen istorioa. Luis beti zebilen hartz handi bat oparitzeko eskatuz, eta bere urtebetetzea iritsi zenean haren aita basora joan zen ezti pote pare batekin eta bertan aurkitu zuen hartzari jateko eman zizkion. Hartz hori oso gozozalea izaki, Luisen aitaren atzetik joan zen, eztia ziurtatzen zioten etxera. Luisekin jolastuz oso ondo ibili zen hartza, baina hura lotara bidali zutenean, etxea txiki geratu zitzaion eta kanpora irten zen. Nahiago zuen hartzak lorategian jolastu eta auzokoen leihoetatik begiratzea, ea zertan zebiltzan ikusteko. Auzokoak ikaratu egin ziren, ordea, eta hartza uxatzeari ekin zioten. Hartza oso triste geratu zen orduan.

Euskal Herriko Historia I

Batzuen artean

Gaiak

172 orrialde

17 euro

Historiaurretik Nafarroaren konkista arte

Gaiak argitaletxeak plazaratu duen Euskal Herriko Historian, historiaurretik 1936ko Gerra arteko gertaera garrantzitsuenak azaltzen dira. Gure herriari bizitzea egokitu zaizkion gertaera gogoangarrien kontakizuna bi liburutan banaturik dago eta lehenengoa da hemen aurkezten duguna. Euskal Herriko Historia I (Historiaurretik Nafarroaren konkista arte) liburuan, Paleolitoaz dakigunaren laburpenetik hasi eta Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatu zuen arterainokoak jaso dituzte. Gai eztabaidagarriei dagokienean, berriz, nondik datorkigun euskara, emakumeak Historiaurrean eta Bagaudak edo euskal matxinadak bezalako materia ugari bildu dituzte.



Reyerta!

Bazuen artean

Reyerta

32 orrialde

1 euro

Reyerta! fanzinearen bigarren alea kalean jadanik

Pinochet generalaren indarrek hil zuten Victor Jara abeslari txiletarra omendu nahi izan dute Reyerta! fanzineko lagunek beren aldizkariaren bigarren alean. Horrez gain, Hupalupa Benafuren olerkiak; hiruzpalau lagunentzat marihuanarekin egindako bonboien errezeta; Asto Pittuak punk taldeari, ska, rock, flamenko eta beste hainbat doinu jotzen dituzten Maldito Duendekoei eta zortzi urtez emanaldiak eskaintzen bili ondoren musika talde gisa agur esan digun Barley Juicikoei egindako elkarrizketak

daude.

Pirtzina

zilborrean

Antton Kazabon

Elkar

88 orrialde 6,45 euro

Lehenengo eleberri telefonikoa euskaraz

Antton Kazabonek makina bat liburu idatziak ditu gaztetxoentzat, eta oraingoan eleberri telefonikoa eskaintzen die. Bukaera irekia duen amodio eta zeloen istorio bat kontatzen du Pirtzina zilborrean nobelan, telefonoz izandako elkarrizketen bidez erabat hedatzen den istorioan. Asko laguntzen dio bere irakasle langintzak idazteko orduan Antton Kazaboni, berak aitortzen duenez, ikasleak bihurtzen zaizkiolako berari irakasle. Ikusten baldin badu ikasgelan kapituluz kapitulu idatzitakoak funtzionatzen duela, hurrengo egunean ikasleek irakurtzen jarraitzeko esaten diotelako, garbi dauka lan hori bide onetik doala. Istorio atseginak sortzea du idazle honek oraingoz helburu, hain zaila den irakurketaren munduan gaztetxoak sar daitezen. Pirtzina zilborrean liburuan beste apustutxo bat ere egin nahi izan zuen, gero bidean gelditu bazitzaion ere. Oiartzungo hizkerarekin du arantza txikia. Kazabonek hura berreskuratzea nahiko lukeelako, eta egun bere aurrean hitz egiten duten gaztetxoek erabiltzen ez dutelako. Gauzak horrela, orijinalean nobelako neska protagonista Oiartzungo hikaz jarri zuen hizketan, azkenean hika estandarrean agertu bada ere.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1958
 
azala1957

1959 zenbakia.
2004ko irailaren 26a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia