Astekaria

 Kultura 

Angurria angurri-izotzarekin

Hasier Etxeberria


David De Jorge


1959. alea
2004-09-26
alde 0    kontra 0

Osagaiak:

Angurri (sandia) eder bat, gozoa eta zaporetsua


Bitan zatituko dugu angurria, eta zuritu egingo dugu haietako bata. Hozkailuan gordeko dugu bestea, ongi bildua. Zati loditan puskatuko dugu erdi zuritua; zatien neurria fruitu-urgailu baten ahotik sartzeko modukoak izango da, zukua egingo dugu-eta. Urtu eta erretilu zabal eta altu batean isuriko dugu zukua. Gutxienez 12 orduan edukiko dugu zukua izozgailuan, harria baino gogorrago gera dadin.

Jaki honen ohorea egingo dugun egunean zurituko dugu beste angurri erdia. Zati txikiak egingo ditugu, gure ahoan sartzeko modukoak. Hainbat gopor txikitan banatu eta hozkailuan sartuko ditugu angurri puskak, freskatzeko. Zerbitzatu baino minutu bat lehenago aterako dugu angurri zukua izozturik daukan erretilua, eta sardexka baten hortzez marruskatuko dugu azala, angurri-zukua angurri-izotz fresko eta ugari bihurtuz. Angurriaren gainean jarriko dugu angurri-izotza, ertz guztiak gaindituko dituen tontorra itxuratuz, eta gisa horretan zerbitzatuko dugu, tontorraren erpinean menda hosto fresko batzuk ipini eta gero.

Limoi, laranja edo nahi den zaporeko izozki baten ondoan aurkezten badugu, zoragarria da mahai-azkeneko jaki hau. Erraza eta oso freskagarria.

Azukre bainilatua nola egin

500 g azukre

Limoi hori baten azal puska bat, birrindua

2 bainila leka, lehorrak edo freskoak. Zein ditugun, horiexek.



Azukre honen oinarria bainila lekak dira. Krema ingelesa, arrautza-esnea, arroz-esnea edo bainila erabiltzen den edozein postre egiten dugunean, garrantzitsua da bainila lekak ez botatzea sekula. Uretan garbitu, labe ondoan edo toki lehorren batean idortu, lizundu ez daitezen, eta berriz gordetzen ahal ditugu, beste noizbait erabiltzeko, beste zerbait egiteko, azukre lurrineztatu hau konparazio batera. Adaxkek lehor-lehor gelditu behar dute. Fresko baldin badaude, ireki eta bihiak marruskatu, eta irabiagailuaren ontzira sartu, azukrearekin eta limoi azal birrinduarekin batera. Indar bete-betean jarri martxan irabiagailua, dena hauts fin bihur dadin, eta ontzi guztiz hermetiko batean eduki, erabili behar dugunerako. Erabilera: jogurt bat gozatzea, edo azukre arruntaren ordez erabiltzea gozogintzako zerbait egin behar dugunean, flan bat, krema bat, bizkotxo bat, arrautza-esnea eta abar.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1958
 
azala1957

1959 zenbakia.
2004ko irailaren 26a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia