Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-09-19 -- 1958.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Dirudite futbol klubek. Zalegoen gozatzeko ahaleginetan, disputan dabil zenbait euli eztia eskastu omen duten orrazien ondotik. Ez dute onura pertsonalik nahi, ez dute beraientzat deus bilatzen, ongileak ditugu. Gasteizko Alaves ez bezala, Donostian, Iruņean eta Bilbon ez daude klubak salgai, zorrak sortzea baldin badute ere bilgune. Poza ematen du barnizadun etxeetan sortutakoak hain eskuzabal ezagutzeak, beren aurrekoengandik jaso ondasun eta nortasunari zentzu soziala eman nahian dabiltzala ikusteak. Izan ere, sosa pilatzen, bereganatzen hezitakoek ez dute eskasiaren eremutan eskarmenturik eta zorra etekin bilakatzeko artean maisu izan daitezke. Zenbat eta gehiago gastatu, orduan eta eroso, orduan eta aberatsago. Ez ditut nik horiek ezagutu Kaikun, Santurtzin, Koxtapen, San Pedron, Ur Kirolaken, hauek goi mailako kirol klubak bilaka daitezen beren talentuak eskaintzen. Futbolzaleak izaki eta ez arraunzale, errugbizale, eskubaloizale. Ez diet ezagutzen ahaleginik, Txantrean, Touringen, Arenasen, Vitoriako Aurreran, partidatan bildu zalegoa afaltzen gonbidatzeko, bertan zozketatutako urdaiazpia aski izaten duten klub horietan, urdaiazpia bera herriko norbaiten erregalia izaten duten horietan. Haatik, hauek ez dira klandestinitatean haziak. On dagiela.

hemeroteka

1957. zenbakia | 2004-09-12
1956. zenbakia | 2004-09-05
1955. zenbakia | 2004-08-01
1954. zenbakia | 2004-07-25
1953. zenbakia | 2004-07-18
1952. zenbakia | 2004-07-11
1951. zenbakia | 2004-07-04
1950. zenbakia | 2004-06-27
1949. zenbakia | 2004-06-20
1948. zenbakia | 2004-06-13

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan