Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-09-12 -- 1957.zenb

Poema itzuli bat

Castillo Suarez

Harrokeria puntu bat badugu idazten dugunok, besteengan eragitea bilatzen dugun aldetik. Izan ere, idazleok, modu batera edo bestera, jendearengana iritsi nahi dugu. Itzulpenak izan daitezke modu bat.
Poema itzuli bat, beste poema bat da hein handi batean. Itzultzaileak hitz bat edo bestea aukeratzen duenean poema berreraikitzen ari da. Dena den, nahiz eta poema hitzez eraikitzen den, poemaren azpian datzan ideia edota sentimendua poemaren oinarria da. Oinarri hori da garrantzitsuena. Itzultzaileak bere horretan gordetzen badu, ez dago inolako traiziorik jatorrizkoarekiko.
Are gehiago, poeta eta itzultzailearen arteko zubia sendotzen du, poeta eta mundu zabaleko irakurleen arteko zubia. Komunikazioaren zubia, finean. Batzuek esaten dute itzulpena inoiz ez dela jatorrizkoaren maila berekoa. Ez dakit horrela den beti. Agian poema berria dela pentsatu behar dugu, besterik gabe. Aldaki bat.
Poemak idazleon mundu ikuskera aldatzeko etengabeko ahaleginak dira, eta gure asmoa da irakurleak ere errealitateari behatzeko beste modu bat aurkitzea poesiaren bidez ûitzulpena ala jatorrizkoa izanû. Nire ustez, nahikoa da hori.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan