Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-09-12 -- 1957.zenb

Bahea


Otsailean egingo da Europako Konstituzioari buruzko erreferenduma Espainian eta indar politiko askok ez du esan oraindik zer egingo duten, horietakoak dira, esate batera, CiU eta EAJ. Artur Masek gidatzen duen alderdian banatuta daude baietza eta ezetzaren artean, baina beldur dira ERCkoak azkenean ezezkoaren alde egiten badute, beraiek posizio kaskarrean geratzearekin. Jordi Pujolek, adibidez, baiezkoaren aldeko argudio gutxi dagoela aipatu izan du. Edozein modutan, badirudi zaila izango dela CiUk ezezkoa ematea. EAJn ere aurkako argudio asko ikusten dute, baina Josu Jon Imazek argi utzi du «Europazaleak» direla eta zaila izango dela ezezkoa ematea.

Filipe Bidart euskal preso politikoa baldintzapeko askatasunean libre uzteko batzordea osatu berri da Ziburun. Batzordeak, lehen neurrien artean, informazio kanpaina abiaraziko du bere baldintzapeko askatasuna lortzeko. Bidart 1988ko otsailean atxilotu zuten eta bizitza osorako espetxe zigorra ezarri zioten. Frantzian, ordea, espetxe urte zehatz bat egin ondoren, askatu egin ohi dituzte bizitza osorako zigorra duten presoak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan