Astekaria

 Hiruko Txikian 

Zu, halakoa zara

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1956. alea
2004-09-05
alde 0    kontra 0

Bota zidan kafea ekartzearekin batera. Futbol entrenatzaile zinela ezagutu zintudan, Eltzegor taldean kantari ere entzuna zaitut... Garai batean holakoetan kontra eztarritik joaten zitzaizkidan edariak, izan ere izugarri inkomodatzen naute nitaz neronek baino gehiago dakitela uste dutenek. Kafea sartu ondoren, aspaldiko ezagun batek ikusi nahi ninduela esan dit, eta hari telefonoz hots egitea proposatu. Onartu diot kezkati. Hogei bat minutu barnean bertan nuen, joan diren hogeita piku urtetan ikusi gabeko ezaguna. Lehen begi kolpean ez diot antzik hartu. Bigarrenean, parez pare belarriz ere ez, haren ahotsa arrotza egin baitzait, berria, inoiz entzun gabea. Lotsarazi egin nau, honek ere nitaz dezente zekiela ohartarazi nauenean. Izena entzun diodanean jakin dut norekin nintzen, urte guzti hauek preso eduki duten hura nuela nire aurrean. Neure gogoan ile beltz kizkur ugaria nuena, gris xapala eta urri dauka, Jaizkibel mendiaren bilakaeraren antzera. Begirada zorrotza, ņir-ņir zaintsu ernean kausitu diot, inguru erasotzailean balitz bezala. Urtetako kartzelako bisitarien mozorroak armairuetan, gure inauterietara eginda ez du bere pertsonaia eraikitzeko asmorik, hain ustel irizten baitio bizi diogunari kartzelak abandonatzen ez dionak, hura itsatsita bizkar motxila baitu. Ondorengo bazkaria kontra eztarritik joan zait, siesta izorratuz. Hurrengoan beharko du on egitearenak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1955
 
azala1954

1956 zenbakia.
2004ko irailaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia