Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-09-05 -- 1956.zenb

«Zer da: Merkatu Monetarioko Aktiboetako Inbertsio-Funtsak»

Daniel Udalaitz

MMAIFak inbertsio kolektiboko funtsen modalitate bat dira. MMAIFen ezaugarria da partaideen aurrezkiak epe laburrerako aktibo finantzarioetan bakarrik ezartzen dituztela; hau da, Altxorraren Letretan, Estatuaren Bonuetan edo enpresako ordaindukoetan. MMAIFen arrisku bakarra interes-tasak igotzea da. MMAIFan inbertitzeak arrisku gutxi dakarzkio inbertitzaile txikiari, osatzen duten baloreak ez baitaude merkatuaren eskaintza-eskariei estuki lotuak, akzioetako inbertsioetan gertatzen den bezala. Gainera, MMAIFak epe laburrerako errenta finkoko baloreetan inbertitzen duenez gero, are gehiago murrizten da mota horretako funtsen arrisku bakarra: interes-tasen bariazioak. Horrela, MMAIFko partaideari gerta dakiokeen makur bakarra da bere dirua MMAIFan ezarria daukan bitarte horretan interes-tasek gora egin dezaketela. Interes-tasak igotzen badira, gerta liteke aktiboen eta funtseko partizipazioen balioa murriztea. Nahiz eta MMAIFek eta Inbertsio Mobiliarioko Funtsek (IMF) errenta finkoko aktiboetan bakarrik inbertitzen duten, bien arteko alde nagusia da MMAIFen inbertsioek denbora-epe mugatua dutela ű18 hilabetekoa gehienezű

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan