Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-09-05 -- 1956.zenb

Paddy Rekalde: «Odol epeldua berriro borborka ipintzen saiatu naiz poemotan»

Pilar Iparragirre

Zein da zure azken poema liburu honetan agertzen diren olerkien nondik norakoa?

Ni Bilbo Dub Kronikak liburua idaztera zerk bultzatu ninduen esatea, poesia zer ote den erantzutea bezain zaila egiten zait. Eta gainera uste dut galdera horiek soberan daudela. "Arte lan" guztiak, nik uste, gozatu egin behar dira, zure egin behar dituzu. Askotan, eta arrazoiaz, zera esaten da, poema liburu bat, behin irakurleen eskuetara helduta, ez dela sekula berriro izango egilearena. Poema horiek irakurlearen bihotza astindu beharko lukete honen eta haren aurrean, oroitzapen izoztuak urtu eta epeldu, altzairuzko bizimodu honek baztertu eta estali egiten diguna agerian utzi... Eta hori egiten saiatu naiz poemotan, odol epeldua berriro borborka ipintzen, turismo bulegoetan salgai ez dauden argazkiak ateratzen, kolore ezberdinetako bostekoak eskertzen...

Gabriel Aresti ere oso kontuan izan duzu. Nola azalduko zenuke zure hitz hauen ezaugarri nagusia?
Hauek dituzue ene poemok, Gabrielenak bezain merkeak, labanak eta musu luzeak bezain merkeak. Udalek eta Bankuek antolatutako lorejoko-beka-sari horietatik guztietatik ihes egindakoak, Bilboko itsasadarreko ur lohietan ibiltzen diren kaio horiek bezain libreak.

Zein mezu zuzenduko zenioke Bilbo dub kronikak liburuaren balizko irakurleari?
Zure gustukoak izango ote diren, bihotzeko txoko lokarturen bat iratzarriko ote dizuten ez dakit. Orain zurea da liburua. Honezkero, ene etxea, ene abaroa abandonatu du.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan