2004-09-05 -- 1956.zenb
Alardearen txilibitu soinuak astinduko ditu beste urte batez irundarren bihotzak. 1995az geroztik emakumeen aldarrikapenen ikur ere bihurtu da festa. Festen sinbologia, urte hauetako gertaerak eta betiko alardearen eta mistoaren aldeko eta kontrako argudioak aztertu ditu Maggie Bullenek Tristes espectáculos: Las mujeres y los alardes de Irun y Hondarribi liburuan. Bullen Ingalaterran jaio zen, eta egun Hendaian bizi da. Frantses eta Espainiar filologian lizentziatua da, eta Antropologia sozialean doktore. Irakasle da EHUko eta AEBetako unibertsitateen arteko elkarlana bultzatzen duen USAC-en. Alardea eta generoaren loturaz galdetu diogu.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa