Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-09-05 -- 1956.zenb

Hareatza guztiak ez dira desertu

Marijo Deogracias

Bizkaian, Busturialde eskualdean, Euskal Herriko itsasadarrik ikusgarrienetako bat dago: Urdaibaiko Biosfera Erreserba. Babestutako paraje aberats horretan kokatzen dira Ibarrangeluko udalerrian dauden Laidako eta Lagako hondartzak. Eta, hantxe, hareatza bietan, dunak birsortzeko proiektu bati esker, berdegune itzelak sortzen hasi dira; hareatza erraldoian hazitako oasi txikiak dirudite. Dagoeneko hamabi landare mota zenbatu dituzte hondartza bietan, eta, berdeguneek dakarten bizitza gehitzen hasi da: hegazti gehiago dago inguruetan.Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuak, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle talde batekin batera, uda honetan sentsibilizazio kanpainari ekin dio, udatiarrek hareatza horiek zaindu ditzaten. Irailaren 14ra arte, informazio panelak jarri ditu Patronatuak Laida eta Lagako hondartzetan, dunak birsortzen orain arte egin dako lana azaltzeko.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan