2004-08-01 -- 1955.zenb
Udalekuek, barnetegiek eta koloniek umeak zein gazteak laketzeko lekuak dirudite. Uda garaian, mendian ala lautadetan, itsasaldean nahiz eremu lehorretan, milaka nerabek aisialdia eta abentura uztartzeari ekiten diote. Aspaldiko kontua dugun horrek hainbat berezitasun izan ditu historian zehar. Horietako batzuk, Espainiako Gerra Zibila zela medio, euskal umeek ezagutu zituzten. Izan ere 1937ko udaberriaz geroztik, oso bereziak izan ziren milaka euskal haurrek izan zituzten ikastaldiak, ikastetxeak eta Europan zehar buruturiko koloniak eta bidaiak.Gehienak estraineko aldiz itsasoratu ziren ikaragarrizko barkuetan, 24 orduko itsas zeharkaldiak egiteko. Bonbardaketek irauten zuten bitartean burutu behar izan zituzten egonaldiak, hainbatentzat ûErrusiara joan zirenentzat, esate baterakoû ia-ia bizitza osokoak bilakatu zitzaizkien. Beste batzuei, uda garaiko koloniaren bat izan beharko zuena, bizpahiru urterako barnetegia bilakatu zitzaien.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa