Astekaria

 Bero-beroan 

Zer da: Pentsioen funtsa

Daniel Udalaitz

Daniel Udalaitz


1954. alea
2004-07-25
alde 0    kontra 0

Espainiako Estatuko Pentsioen Erreserbako Funtsa etorkizuneko pentsioak babesteko tresna bat da. Euskaldunok, Iparraldekook zein Hegoaldekook, geure pentsioez erabakitzeko ere ez dugu eskumen subiranorik, eta horregatik gaude, Frantziako eta Espainiako gobernuen mende. Hori dela eta, Espainiako edo Frantziako legeriari loturik gaude. Funts hori 2000. urtean sortu zuten, Espainiako patronalak, gobernuak eta sindikatuek izenpeturiko Toledoko Itunaren gomendioz. Haren lehen diru-hornidura 601 milioi eurokoa izan zen. 2001ean, 1.803 milioi jarri zituzten, 2002an 3.575 milioi, eta aurten 2.402 milioi euro. Gaur egun, pentsioen funtsa 8.669 milioi eurokoa da. Funts horretako diru-hornidurak enpresek eta langileok Gizarte Segurantzari pagatzen dizkiogun kotizazio sozialen soberakinen zati batetik datoz. Funts hori Espainiako Bankuaren kontu batean gordailutzen da, urteroko etekinekin batera, eta diru guztia Estatuko Altxortegi Orokorraren bitartez berrinbertitzen da aktibo finantzazio publikoetan ûzor publikoaû. Gaur arte sorturiko etekinak 288 milioi euro izan dira.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1953
 
azala1952

1954 zenbakia.
2004ko uztailaren 25a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia