artikulu nagusira itzuli
2012ra bitartean jakitea interesatzen zaiguna
2012ra bitartean, geure telebista aparailuak aldatu edo egokitu beharko ditugunez, zenbait galdera sortzen dira Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) inguruan.
Zer behar dut LTD ikusteko?
Bi aukera daude. LTD jasotzeko bereziki prestatuta dagoen telebista aparailu bat erosi, ûohikoak baino 300 euro inguru garestiagoaû edo daukagunari deskodetzaile bat gehitu û150-180 euro inguru balio duû.
Zein kasutan da hobea aukera bat edo bestea?
Telebista aparailua duela gutxi erosi baduzu eta, batez ere, telebista garestia bada ûadibidez, plasmadun pantailaduna badaû, deskodetzailea erostea komenigarriagoa da. Aldiz, telebista aparailu nahiko zaharra baduzu eta berau aldatu nahi izanez gero, agian hobe da denbora pixka bat itxarotea eta LTD telebista bat erostea, adituen esanetan datozen hilabeteetan asko ugarituko baita telebista aparailu mota horien eskaintza. Edozein kasutan, LTDaz gain, kable bidezko telebista eskaintza jaso nahi bada, telebista aparailuak sarrera analogikoa izan behar du.
Edozein deskodetzailek balio al du nire telebistarentzat?
Bai. Deskodetzaile guztiak dira edozein telebista aparailurekin bateragarriak.
Zergatik daude prezio desberdinetako deskodetzaileak?
Guztiek ez dituztelako zerbitzu berak eskaintzen: batzuk interaktiboak dira eta besteak ez, batzuk DVD erreproduzitzailea daukate, besteek disko gogorra eta abar. Komeni da erosi aurretik modelo bakoitzari buruzko informazioa eskatzea.
Etxeko antenan egokitzapenik egin behar al da?
Legez, 1998. urteaz geroztik eraikitako etxebizitzetako antenek LTD jasotzeko prestatuak egon behar lukete. Hala ere, beharrezkoa da etxean dagoen antena programazio berria jasotzeko egokituta dagoen ziurtatzea, kate pribatuak eta autonomikoak agertzen hasi zirenean egin zen bezalaxe. Nahikoa izango da, jada etxean dagoen antena egokitzearekin. Hori egiten ez bada ordea, deskodetzailea edo LTD telebista aparailua izan arren, baliteke programazio digitala ezin ikusi ahal izatea.
Zer ikus daiteke gaur egun LTDko kateetan?
Egia esan, gauza gehiegirik ez. 2002az geroztik TVE-1 eta TVE-2, Canal +, Antena 3 eta Tele 5 kateek LTDerako ere emititzen dute, Espainiako Gobernuak hala eskatuta, baita Veo TV eta Net TV kateek ere. Baina arazoak dituzte kalitatezko edukiak eskaintzeko, besteak beste, lehenengo bostek multiplex bera partekatzen baitute eta ondorioz, ez daukate nahikoa leku. ETB ere frogetan ari da emititzen ETB-1, ETB-2, Canal Vasco eta ETB Sat. Nafarroan, nahiz eta Canal 4 eta Canal 6 kateek digitalean emititzeko kontzesioa izan, oraindik ez dute programaziorik eskaintzen.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.