Telebista digitalak 2012an etxeko telebista ordezkatuko dizu
Elisabeth Pombo
2012. urteko abenduaren 31n telebista eta irratietako programazio analogikoa itzali egingo da eta digitalak hartuko gaitu bete-betean. Bitartean, kontsumitzaileok geure aparailuak aldatu egin beharko ditugu edo daukagunari deskodetzaile bat gehitu. Iraultza digital honek aldaketak ekarriko ditu operadoreen sektorean, eduki hornitzaileenean, publizisten arloan, ikus-entzuleengan eta, oro har, gizarte osoan. Baina aldaketa oraindik motel dator eta hainbat aktorek elkarri begiratzen diote, apustu nork egingo.Erreportaje honetan dituzu telebista digitalaren ezaugarriak, kontsumitzaileoi jakitea interesatzen zaizkigun berezitasunak, sektorearen egoera eta auzi honetako protagonista hainbaten iritzia.
guztia irakurri