2004-07-25 -- 1954.zenb
Gerrak dantzan ibili zuen Pirmin. Buelta eta buelta Ingalaterran hartu zuen lur. Beste nonbait hartu izan balu, segur aski ez zen baletan hasi ere egingo. Baina hasi bazen hasi, urte gutxian Londreseko konpainiarik oneneko lehen dantzari izaterainoko jauzia eman zuen. Munduko antzokirik onenetan ibili zen saltoka, eta azkenean Portugalen jaitsi zen lurrera, irakasle. Azken jauziak Euskal Herrira itzuli du, Zarautza. Mezu bat dakar berekin: "Pena da ni bezalako bat hemen eduki eta ez baliatzea. Norbaitek nahiko banindu balet klaseak emateko, hementxe nago".
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa