Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-07-25 -- 1954.zenb

artikulu nagusira itzuli
Datu base publikoa

www.armiarma.com/intza/ helbidean, Euskal Lokuzioak Sarean orrialdean, lokuzioen inguruko saltsa ugari bildu dute arduradunek. Proiektuak sei atal ditu: lehenengo bietan, Kontzeptuen Aurkibidea eta Bilaketa, orain arte Elosegik, Izagirrek eta Landak egindako bilaketari esker lortutako emaitzen sailkapena aurkitu daiteke. Aberastasuna, bakantasuna, borroka edo itxura adierazteko euskal hiztunek erabilitako lokuzioak azaltzen dira, besteak beste. Iradokizunak atalean herritarren partehartzea lortu nahi da. Norberak bere inguruan hain ezagunak dituen lokuzioak erabiltzaileen etxeetara iristeko bidea ireki dute Intza Proiektukoek. Lokuzioaren Beroa atalean, lokuzioen eta euskararen inguruko bitxikeriak bildu dira. Besteak beste, Debekatua Adierazteko azpiatalean jatorri sexualeko lokuzio asko daudela aipatzen da. Horietako bat da: «hanka hautsi» û»kastitatea galdu»û. Sexuaren gaia jorratzea, garai batean, elizak debekatuta zeukanez, herritarrek horri buruz zeharbidez eta metaforen bidez hitz egiteko modua aurkitu zuten.



Intza Proiektuko hiru kideek, web orrian bertan, beraien datu basea jarri dute XML formatuan. Elosegiren hitzetan, "jendeari bilaketaren emaitzak zurrupatzeko aukera eskaini nahi diogu eta ondorioz datu basea publikoa da. Hala ez balitz, guk hasitako lan berri honek ez luke zentzurik izango". Intza Proiektuari Buruz atala da arduradunek beraien lanaren zergatia irakurleari adierazteko erabili duten gunea.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan