Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-07-25 -- 1954.zenb

artikulu nagusira itzuli
Euskal espioien hainbat jarduera (1939-1947)

AEBetan. Latinoamerikako mundu katolikoan propaganda lana burutu zuten. Bertan, ideia nazi-faxistak oso hedatuta zeuden Consejo de la Hispanidad ûfrankisten eta falangisten habiaû delakoaren baitan. Euskal agenteak Latinoamerikako bulego belgikarrekin aritu ziren batez ere. Halaber, bandera espainola zeramaten ontzien kontrabandoa -diamanteak, platinoa, kokaina...- kontrolatu zuten. Inguru haietan, frankismoaren diplomatikoak mugitzen ziren, horietako asko euskaldun jatorrikokak: Churruca ûPeruko enbaxadorea eta Hernaniko Zabalaga etxaldearen jabea, egun Chillida Leku denaû, Lojendi, Dangroniz...

Itsasontzi haietan bidaiatzen zuten agente falangista eta nazien segimendua eta kontrola burutu zuten, baita haien espioitzaren kontrako sabotajeak egin ere. II. Mundu Gerra amaitu ostean eta gerra hotza hasi zenean, exiliatu nazi eta komunisten kontrola burutu zuten. Euskal erbesteratu gehienak, sozialistak barne, militante antikomunistak omen ziren.



Europa eta Euskadin. Militarren informazioa eskuratzen eta merkataritza kontrolatzen jardun zuten. Muga-pasabideak zelatatzeaz batera, mugako kontrabandoa babesten zuten. Frantzian sartu zituzten milioi bat libera frantsesen operazioan parte hartu zuten. Gerra amaitu ostean, ekintza honek gorabehera handiak eragin zituen Frantziako Ogasunean. Operazio honetako arduraduna Matias Anoz izan zen. Iruñeko Casa Marcelinoren jabea eta kontrabandista ospetsua. Beste operazio batean, Manolo Zulaika euskal agenteak pintore flamenkoen margoak aurkitu zituen Bilboko depositu frankoan. Gerora, Goering konpainiaren bitartez AEBra bidali zituzten.



Agenteak eta alderdi politikoak. Gerra Zibilean eta II. Mundu Gerran aritutako SVIPko ûInformazio eta Propagandarako Euskal Zerbitzuaû agente eta espioi gehienak jeltzaleak ziren. Hala ere, Aldasoro errepublikarra, Manu de la Sota Jagi-Jagikoa, ANV-EAEko eta ELAko Basterra eta PSOEko Andres Prieto agentea ere nabarmendu ziren. Hauen artean, New Yorken bizi den Mario Salegik ospe handia hartu du azken urteetan. Mario Salegi talde multinazional berezietako kidea izan zen, eta Grezia eta Italian komunisten aurka borrokatu zuen.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan