2004-07-25 -- 1954.zenb
Augustin Zubikarai ondarrutar idazlea joan den uztailaren 12an zendu zen, tronbosiak jota hiru urtez gaixo egon ondoren. 89 urte zituela hil den Zubikaraik lan itzela egin du 19 urte zituenez geroztik; antzerkiak eman badio ere osperik handiena, poesia, narratiba, kazetaritza eta itzulpengintza alorretan ere lan oparoa egin du. Ondarroa, bere herria, ez zeukan saltzeko; ezta kresal usaina ahazteko ere. Amesti, Itxas-ertz, Artibai edo Ibai-ondo ûhauek ziren erabiltzen zituen ezizenetako batzukû oso gaztetatik erakarri zuen euskarak, herriko jakituriak eta euskal kulturak. Kazetari lanetan ere aritu zen eta aldizkarien sortzaile, bultzatzaile eta partaide izan zen. 50 liburu idatzi zituen, poesiari, kronikari, hizkuntzalaritzari, ipuingintzari, nobelari, autobiografiari tokia eginez.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa