Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-17 12:24:53
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-07-25 -- 1954.zenb

Iñaki Murua


Amaitu berri dugun ikasturtean, gure eskolako jardunean kide izan ditugun ikasle bikainek zer pentsatua eman didate, artzain izateko aukeraren aurrean arditasuna aldarrikatu eta argudiatzean. Hau zioten: zertarako ibili arduren zamapean eta ingurukoekin borrokan, askotan haien irainak entzuten, langile soil izan eta zortzi orduko lanaren truke soldata bat jaso dezakegunean?

Espainiar estatuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza û16 urtera arteû amaitzean, ikasleen %29ak uzten ditu ikasketak. Zergatik? Batzuk ez dutelako exijentziarik ez eurek eta ez etxetik. Beste batzuk, bide errazena hautatzen dutelako.
Noski, ikasketak jarraitzea ez da bide bakarra, ez eta lan gehiena egin beharrekoa ere. Baina, aukera desberdinen aurrean hortzak estutu ordez ihes egiten duenarekin...

Ekainean Amsterdamera bidaia egin genuen gure ikasleekin eta, agian, deformazio profesionala izango da, irakasle begiekin begiratzea, nahi duzuena baina, psikologo aditu bat eraman eta aztertzeko zantzuak begiztatu nituen.

Alde negatiboan, zenbait taldetxoren osaketan notak eta inguru sozialaren elkar lotura estua. Gure bailarako gizartean txertatu ezinda edo deserroturik daudenak dira nota eskasenak eskuratzen dituztenak eta batera dabiltza. Ia kasu denetan, hiri edo herri jendetsuenetan bizi dira gainera. Kulturak, ohiturak, kaleko giroak, etxeko egoerak, egoera pertsonalak... eragin zuzena dute honetan; gauzak ez dira kasualitatez gertatzen.

Alde positiboan, bidaia jende adintsuagoarekin egin dugu eta, gure zorionerako, hasiera hasieratik onartu zuten ikasleek haien presentzia eta, haiekiko jarrera eta lortu dugun harremana bikainak izan dira.

Horrezaz gain, nola irteera hala biltzeko orduetan, adostutako hitza zuzen bete da. Honelako konpromezuen aurrean bezala ikasketetan ere, arduraz eta zentzuz jokatzeko ganora nabarmendu dute ikasleek.

Sliedrechten (Nederland) Bakker lantegia ikusten izan ginenean, hizkuntzarekiko arreta, ikasteko aukera, lanerako eredu berriak, lantegiko ordezkarien ahalegina ûeredugarria benetanû preziatzen jakin zuten. Joandako lekuan egoten jakin zuten.

Bide honetan doazenak, beren konpromezua proiektatzen ari dira. Bost edo sei urte barru artzain izateko egoeran aurkituko dira eta seguru, gai izango direla gainera. Bizitzen ez da eskolan ûbakarrikû ikasten, bidaietan, hauek antolatzeko lanetan, egoera teinkatuetan besteak ezagutzean... bizitzako liburuan baizik.

Kontuan izan behar dugu, ordea, azken ikerketen arabera, goi exekutiboaren profila honako hau dela: gizonezkoa, goi karrera egina eta tituluduna, 30/32 urte eta kokainomanoa. Azkeneko hori zergatik? Lan asko egin beharra duelako? Erabaki zailak hartzeko lagungarri bat behar duelako?

Dena den, gure etorkizuna eraikitzeko honako pertsonak behar ditugu: liderrak, dinamikoak, ondasunak lortuko dituztenak, giza harremanak landuko dituztenak... Tourrean ere Mayo-Zubeldia bikoa omen da Euskalteleko lider baina taldeko harremanik gabe, Landaluze, Flores, Etxeberria, Martinez, Camaño eta abar gabe, ez dago ezer asko egiterik. Aurten ikusiko da jaso duten belarrondokoari nola erantzuten dioten eta zenbaterainoko izaera sendoa duten, beren burua eta besteena animuz lepo mantentzeko, ahalik eta emaitza oparoenak lortzeko posibilitateetan sinestea ezinbestekoa baita.

Zer egiten dugu artzain izateko gaitasunak dituen ikasleak ardi izatea aukeratzen badu? Indar iturri handia alferrik galtzen ari gara eta gizartea ez dago inoren balioak lotan uzteko egoeran. Gazte kementsu, ekintzaile eta arduratuen beharra dugu. Artzain argia izatea ez dago edonoren esku, ezta ardiak pozik edukitzea ere baina, guk hartarako gaitasunak ikusten dizkiogunari, artzain izateko urratsak eman ditzan bitartekoak jarri behar dizkiogu, izaera landuz eta gaitasunak eskuragarri eginez. Pertsona inteligenteak tontoarena egiteko aukera du baina, ardia artzainaren lekuan jartzen denean, lehentxeago edo geroxeago, otso bihurtzen da.

Badoa Mariano Ferrer, betoz Maitane, Irati, Joseba, Manex, Maider, Edurne, Urtzi, Ekaitz...

Karmelo Landa

Gauden uztailaren 24rako Bizkaiko Eako herrian Gabriel Arestiren Eguna deitu dute. Itsasaldeko herri txiki honetan hartu zuen etxea Arestik bere bizitzaren azken bi urteetan, eta bertan idatzi zuen, bertatik komunikatu zen, gutunez nahiz telefonoz, bere adiskideekin; han hartu zituen, batzuetan, lagunen bisitak. "Herri oso polita da, baketsua ezein baldin bada munduan, plaia tipi baina eder batekin, basoak eta mendiak edonundik, jendea zeharo euskalduna eta guztiz atsegina", ziotson Txomin Peillen adiskideari, bertara gonbidatuz. "Ea uda honetan agertzen zareten, baina ez zaiteztela Bilbaotik ager, hemendik ahalik eta maizen ihes egiten baitut", idatzi zion Arestik lagunari. Bilboko Abandon bizi izan zuen Arestik, hamabost urte lehenago, Sabin Etxea lurrarekin berdindu zuten unea, eta salaketa poetiko solemnea idatzi zuen orduan Aranatarren etxearen eraispenaz. Baina Ean ere ez zegoen orduan Arkadiarik, zentral nuklearra inguruan egiteko ziren, eta haraino ere heltzen zen Josepa Mendizabal Zaldibian penatzen zuen min etsia. Gerora, Sabin Etxea eraiki dute, oparo, beste arkitekto batzuek, baina Arestiren etxeak irauten du... oraindik eraiki gabe.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan