Astekaria

 Hiruko Txikian 

Antonio Camacho

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1954. alea
2004-07-25
alde 0    kontra 0

Hau ez da garai bateko Espainiako futbol selekzionatzailea, hau iruzurtzailea da, Gescarterako jabe ofiziala zelako ezaguna. Sosa azkar eta asko metatzeko joerazko bezeriaren bila ibili eta beren sakeletan sekulako zuloa eragin ziena. Ehun milioi euro desagerrarazteko gauza izan zenari, orain urte eta erdi Teresa Palacios epaileak hiru milioiko fidantza ezarri zion kartzelatik irteteko. Orain zazpi hilabete erdira jaitsi zion. Camachok ezin omen zuen ordaindu. Bi hilabete dira 300.000 eurotan utzi ziola. Gizajoak bere amaren eta anaiaren ondasunak behar izan zituen aurre egiteko. Kanpoan da jada. Eta Iņaki Uriari ez bezala, senideen bermeak balio izan dio Soto del Realeko kartzelako ate printzipala igarotzeko. Hau ez doa estatuaren aurka, Gescarterak ez zuen ez egonkortzen gizartea, ez zen Espainiaren etsai, ez zuen Euskaldunon Egunkaria bezala sezesioa bideratzen goizero. Bi militante euskaltzale kualifikatuak bahituak ez baleuzkate, andana bat torturatua eta beharrezko proiektua desegina izan ez balitz, irringarria litzateke, txisteak etengabe sortzeko moduko egoera horietakoa, afalosteak atsegingarriagoak izan daitezen aukera ematen duena. Baina "Hiltzaile bat bezala hemen naramateā" kantatzen segitu beharko dugu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1953
 
azala1952

1954 zenbakia.
2004ko uztailaren 25a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia