2004-07-18 -- 1953.zenb
Isurialdeen banalerroek bi aldetan zatiturik dago Leintz Gatzaga eta haren urak Ozeano Atlantikora eta Mediterraneo itsasora iristen dira. Behiala, lurra bera itsasoko urez estalirik egon ondoren, itsasoak altxor preziatua utzi zion lurrari gaur egungo galgetara murriztu zenean: Gatza. Mineral honek hazkundea, aberastasuna eta, tamalez, botere grina ere ekarri zizkion herriari. Herri gutxitako historiak eta bizimoduak izango du honek adinako harremana gatzaren ustiapenarekin. Eta gatzaren jarduera ekonomikoaren garaiak iragan badira ere, Leintz Gatzagak oraindik urre txuriari etekina ateratzen dio kalitatezko turismo eskaintza zabalarekin, bere altxorrari museo bat egiteraino. Eskaintza hau osatzen dute Dorletako santutegiak, hainbat atsedenlekuk, mendi ibilaldiek eta herri honek ematen digun lasaitasun sentsazioak. Oraindik, gatzak, aurrera jarraitzeko indarra ematen die gatzagarrei.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa