Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Kontuz igerilekuko kloroarekin

Jabier Agirre

Jabier Agirre


1953. alea
2004-07-18
alde 0    kontra 0

Belgikako bi unibertsitatetan egindako azterketa medikoak frogatu omen duen bezala, bada loturarik igerilekuetan erabiltzen den kloroaren eta asma izateko joera duten haurtxo txikietan agertzen diren biriketako gaixotasunen artean.

Kloroaren eragin kaltegarriei buruzko eztabaida ez da oraingoa, urte asko dira lehenengo alarma-deiak jo zirenetik. Baina orain hiru bat urte, Belgikan bertan osasun-agintariek arazoa nolabait baretzea lortu ondoren, herrialde horretako Ingurumenaren Kudeaketarako Institutuak ikerketa bat eskatu zion Lovainako Unibertsitate Katolikoan Toxikologia Unitateko arduraduna den Alfred Bernard irakasleari. Txostena ūfrantsesez irakurri nahi duenak Interneteko www.ibgebim.be helbidean eskura dezakeū udaberri amaieran kaleratu zen, eta bertan Brusela inguruko ume talde batekin egindako proben berri ematen da.

Bernard irakasleak egindako ikerketaren arabera, asma eta biriketako hantura izateko arriskua nabarmen gehitzen da klorodun igerilekura maiz samar joanez gero. Txostenak dioenez, gaixotasun horiek izateko joera duen ume bat astean ordubete joaten bada igerileku kloratu batera bi urtetan, arrisku hori %60 handiagoa da. Eta umea 2 urtetik beherakoa baldin bada, arriskua are gehiago hazten da. Izan ere, txostenak dio bi urteren inguruan dagoela arnas gaitzak jasateko arriskurik handiena. Adibidez asma, bronkitisa, ekzemak eta arnas sintomak ūtxistu-hotsak, katarroak eta abarū jasateko arriskua.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1952
 
azala1951

1953 zenbakia.
2004ko uztailaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza