2004-07-18 -- 1953.zenb
«Mañariko harrobietako bateko nagusiak esan zidan. æJubilatu nok, baina erretiratu ez!Æ. Nik ere horixe esan nuen iaz, Joxe Mari Iriondok telebistan egin zidan elkarrizketa batean. Gero, Iriondok berak ere erabili du esateko modu hori bere egoeraren berri emateko. Jubilatzeak abantaila onak ditu: ez zaude zurrunbilo ikaragarrian sartuta, ezertarako astirik gabe. Gogoratzen naiz lanetik etxera trenean itzultzen nintzenean, paperak irakurri eta irakurri, hainbeste lan eta hainbeste lan. Orain, jubilatuta nago, nahiz eta diruzain ari naizen Euskaltzaindian eta batzordeetan ere parte hartzen dudan. Baina denbora hartzen hasia naiz ikerketa egiteko. Aurrekoan ere Abertzaletasunaren artxiboan eman nuen goiza, Artean, paper arakatzen. Ikerketa asko gustatzen zait baina orain arte ez dut denborarik izan. Nire ahalmen intelektualen eta osasunaren arabera administratu behar dut egoera berriak, jubilatzeak, ematen didan abantaila».
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa