Astekaria

 Termometroa 

Joan den mendeko euskal curriculum jeltzale eta katolikoa

Unai Brea

Unai Brea


1953. alea
2004-07-18
alde 0    kontra 0

Gauza jakina da Francoren diktadurak űehun urte lehenago, eta Bidasoaz bestaldean, Iraultza Frantsesaren oinordekoek bezalaű guztiz debekatu zuela euskara Hego Euskal Herriko eskoletan. Francok ez zuen ezer berririk asmatu ordea, Gerra Zibilaren aurreko egoera ere parekoa baitzen Espainiako Estatuan: irakaskuntzak gaztelaniaz izan behar zuen derrigorrez. Zelangura, mende hasiera hartako lege-betearazleak ez bide ziren geroagokoak bezain zorrotzak izan, eta hala, abertzaleak űez eurak bakarrikű gauza izan ziren Bizkaian eta Gipuzkoan űNafarroan bakanen bat ere baiű nolabaiteko euskal eskola sortzeko.

Euskarazko lehen eskola haiek une berezi samarrean agertu ziren. Paulí Dávila EHUko irakasle eta euskarazko testu-liburuetan adituak dioenez, "XX. mende hasieran, Kuba galtzeaz geroztik, espainiar nazionalismoa ahul zegoen. Arrazaren kalitatea ezbaian zegoen; ćEspainia gaizki dabilĆ, ćEspainia galbidean daĆ eta jite bertsuko ideietan oinarritutako autokritikak eskola űgaztelaniazkoa noskiű indartu nahi izatea ekarri zuen ondorio, besteak beste. Estatuak hiritar eskolatuak nahi zituen, bere burua indartze aldera". "Testuinguru hartan", jarraitu du, "Euskal Herriko zein Kataluniako abertzaleak hezkuntza-sistema espai- niarrari kritika egiten hasi zitzaizkion, eta hemen, Sabino Arana izan zen kritika horren buru".

Mugimendu hark lehen euskarazko eskolak sortzea eragin zuen. Gutxi, artean. Jakina, eskola haietako umeek euskarazko testu-liburuak behar zituzten, eta horretara jarri ziren zenbait. Sabino Aranak berak, esaterako, euskal gramatika bat idatzi zuen, eta aleren bat gehiago izan zen mendearen lehen hamarkada bietan, baina testu-liburugintzak urte batzuk geroago hartu zuen benetako indarra, Eusko Ikaskuntzaren eskutik. 20ko hamarkadatik aurrera Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek herri txikietan sortutako eskoletan erabiltzeko ekoitzi ziren liburuok, batez ere.

Paulí Dávilaren esanetan, euskarazko liburu haiek ez ziren ume askorengana iristen. Kontuan izan behar da Araban, ia Nafarroa osoan eta Iparraldean usainik ere ez zietela hartu, erdarak baitziren jaun eta jabe hezkuntzan. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, egoera zertxobait hobea izanagatik ere, gaztelaniazko eskola zen nagusi. Batez ere hiri handietan, baina baita herri txikiagoetan ere. "Ez dugu ahaztu behar guraso gehienek nahiago zutela euren seme-alabek erdaraz ikastea, hura baitzen ospea zeukan hizkuntza", ohartarazi du Dávilak. Bestetik, ezin dugu garai hura gaurko irizpideen arabera aztertu. Jende asko analfabetoa zen, eta eskola derrigorrezkoa izan arren, derrigortasun hori ez zen gaur bezain erabatekoa. "Normaltzat hartzen zen umeak, baratzean jardun behar zutenean, eskolara ez joatea".

Ideologia barra-barra

Eusko Ikaskuntzak testu-liburuak sustatzeko lehiaketak antolatu zituen. "Haien kezketako bat euskal curriculuma sortzea zen", diosku Dávilak, "eta hala, irakurtzeko liburuxkak, euskara ikasteko gramatikak, Euskal Herriko historiari eta geografiari buruzko liburuak eta antzekoak argitaratzen hasi ziren. Aberriarekin harremana zeukatenak".

20ko eta 30eko hamarkadetan Umearen laguna, Martin Txilibitu, Txomiń-Ikasleŕ agertu ziren. Liburu haietako asko eta asko Ixaka López Mendizabalek Tolosan zeukan inprimategian egin ziren. López Mendizabalek testu-liburugintzan eduki zuen garrantziaren berri eman digu Paulí Dávilak: "Bilbon argitaletxeren bat egon zen, baina esan daiteke euskal testu-liburuen industria López Mendizabalekin hasi eta bukatzen zela ia". Horrek, besteak beste, liburuak idazteko erabiltzen zen hizkeran eragin zuen. 20ko hamarkadaren aurretik, eta Sabino Aranaren eraginez, bizkaiera izan zen nagusi. López Mendizabal liburuak argitaratzen hasteaz (eta kasu askotan, idazteaz) batera, ordea, gipuzkera gailenduz joan zen. Zelangura, liburu asko euskalki bietan egiten ziren. Argitaraldi desberdinetan, hori bai.

Ideologia űabertzalea, edo jeltzalea zehatzago esandaű bete-betean ageri zen liburu haietan. 1932an plazaratutako Lutelesti űhots, geografiaű izeneko batean, esaterako, Euskal Herria maitatu beharra zegoela esaten zen, bihotz baten itxura daukalako. Liburu hartan, geografiaz ziharduten gainerakoetan bezala, zazpi herrialdek osatutako Euskal Herria ikus zitekeen. "Euskal sena azpimarratzen zuten", azaldu du Paulí Dávilak, "txapelaz eta bertoko jantziz jantzitako mutilak, baserriko bizimoduaŕ halako gauzak agertzen ziren irudietan". Garaiko abertzaleengan nagusi zen pentsamoldeari jarraiki, erlijio katolikoak ere berebiziko garrantzia zeukan liburuotan: "Xabiertxo ireki eta lehen ikasgaia Jaungoikoa da". Xabiertxo, izan zen, hain justu, liburu haietan guztietan arrakastatsuena, 60 eta 70eko hamarkadetako ikastoletan erabili izanak adierazten duen legez.

Garai hartako euskarazko testu-liburuak sei eta hamabi urte bitarteko umeentzat eginda zeuden űhortik aurrerakoentzat euskarazko eskolarik ere ez zegoenű, eta azpimarratzeko moduko kalitatea zuten. "Ondo marraztuta zeuden, irudi argiekin, eta oso itxura modernoa zeukaten, koadernaketa dotorea eta guzti". Irudi gehienen egilea Jon Zabalo "Txiki" izan zen. Liburuak, bestalde, txikiak ziren ű15x20 zentimetrokoakű, eta orrialde kopuruari dagokionez urriak.

Zientziari buruz ezer gutxi

Euskarazko lehen testu-liburuek gramatika, geografia eta historia lantzen zuten, batik bat. Bazen, hala ere, bestelakorik: matematika, fisika, kimikaà Gehiegirik ez. Apur horien artean, aritmetika irakasteko helburua zeukaten gehienek. Aitzindaria 1913ko Ume koxkorentzat euzkeraz egindako zenbakiztiya edo aritmetika izan zen, eta haren ereduari jarraitu zion 1920ko Lenengo ikasle malarako Euskal-Zenbakiztiak. Aritmetikatik landa, zientziaren alorreko uzta zeharo eskasa izan zen euskarazko testu-liburuen baratzean: Daneurtiztia (1933), geometriari buruzkoa, Pisia (1935), Kimia (1936), eta gutxi gehiago. Sailkagaitzagoa da, berriz, Julene Azpeitia errepublika garaiko pedagogo ezagunak idatzitako Osasuna, Merketza eta Janaritza, hiru arlo horien gaineko aholkuak ematen zituen liburua.
 
Espainiako Gerra Zibila hasi arte iraun zuen euskal testu-liburugintzaren lehen aldi hark, zabalkundean murritz baina izenburutan oparo. Paulí Dávilak azpimarratzen duenez, "mugimendu hark gero sortu zenerako hazia erein zuen. Ezin uka eskola espainiarra nagusi zela garai hartan, baina kezka agertu zuten apur haien lana ondorengoen eredu izan zen. Izan ere, ideia garrantzitsu bat utzi zuten: Euskal Herria beste modu batez eraiki zitekeela".

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1952
 
azala1951

1953 zenbakia.
2004ko uztailaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia