Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-07-11 -- 1952.zenb

Izenak

Katixa Garate


Xabier San Sebastian gitarra jole eta abeslariak Orai bakarkako lehen diskoa kaleratu du NO- CD Rekords diskoetxearekin. Urte mordoxka aritua Izotz eta Alboka taldeetan, tradizioa eta modernitatea uztartu ditu diskoan.

Rosa Valverdek erakusteta paratu du Zarauzko Sanz Enean. Abuztuaren 1a arte dago aukera artista honen lanak ikusteko.

Angel Larrea eta Iņaki Esparzak Arratiako euskarazko idazleen inguruko ikerketa egin dute eta horren fruitua da Arratiako euskal idazle aitzindariak liburua. Inongo bibliografietan ageri ez diren hainbat idazle eta bi lan argitaragabe aurkitu dituzte.

Karlos Alastruey Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak Ebenseeko Nazioen Jaialdian (Austria) Brontzezko Hartza saria eta UNICA domina jaso ditu, El bosque de la luz film laburrarengatik.

Pok taldearen Euskararen zazpi bekatuak komediak irabazi du Korrika-AEK beka. Aitzpea Goenagak idatzitako antzezlana Ainhoa Aierbe, Niko Lizeaga eta Mikel Martinez aktoreek gorpuztuko dute. Accesit saria, berriz, Ezequiel lanak jaso du. Rocka eta antzerkia uztartzen ditu Antzerkiola Imaginarioak (Ander Lipus) eta Sagarroik (Iņigo Muguruza) garatutako ikuskariak.

Luigi Anselmik Gau Ertzekoak poesia liburua karrikaratu du Pamiela argitaletxearekin. Hainbat urtean idatzitako 44 poema bildu ditu, tristura, bakardadea... gai dutela.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan