Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-07-11 -- 1952.zenb

Idazleen egia

Igor Estankona

Idazleen barruti estu eta partikularra hartu gura nuke gaur hizpide, irakurle, zure baimenarekin. Badakit jakin lumaren inguruko eztabaidak arrotz egiten zaizkiola saltsan oso sartuta ez dabilenari. Lasai, hala ere: ez gara hain desberdinak horretan. Gustu, ideia, aliantza, gorroto, amets kolektibo eta handinahikeria pertsonal antzekoak ditugu gure mundu txikian. Gu ere elkarte gero eta sofistikatuagoetan biltzen gara. Literatura ulertzeko modu bat edo bestea defendatzen dugu, aski modu gartsuan.
Nik ere dialektikan sinisten dudan arren, uste dut ganibetak zoli dabiltzala azken aldi honetan. Zoliegi gauza onerako. Ez naiz ari Pako Aristiren libreta horiaren kritikan edo defentsan sortu diren erneguez, edo Apalategiren Gure Gauzak S.A. zorrotzaz, edo Linterna Gorrian argitaratu berri diren elkarrizketez. Eztabaidaren tonuaz ari naiz. Molde onak galtzen ari garela, alegia. Eta harritu egiten nau hain mundu korapilatsuan, hain zoru labainkorrean, sententzia hain gogorrak entzuteak.
Literaturaren etxetik borrokaren zantzoak entzuten badituzu, oroit zaitez idazleen egiek hurrengo poemara arte baino ez dutela irauten.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan