Amets Arzallus
Gerra oste hartan, Coppiren sudur zorrotzak txunditurik, Marcel zurgina, mailua eta zizela utzi eta bere gorputza ezpaltzen hasi zen bizikleta hartuta. Ez sos, ez talde, bidez bide egunero aldapa bila, bakar-bakarrik, eta haize guztia kontra; nola etxean hala kalean erotzat zeukaten. Hobe zuen ostatura joan izan balitz. Baina ibilian-ibilian, xiberutar guztiek bezala, 57ko uztailean, Marcelek Pariserako bidea ikasi zuen. Pelotoi handiko xiberutar bakar, han ibili zen egunero ihesean, kuraiaz beterik. Handik bi urtera Baionako helmugan besoak altxa zituenean erotzat hartzen zuten guztiak erotu zituen. Ez baita besterik, zu bezalakorik, 74 urterekin ere urtean 14.000 kilometro egiten dituenik, galderei erantzun baino ordu batzuk lehenago Bagargi igotzen duenik, eta hala ere Anquetilen sekretua kontatzen ez duenik. "Hüra segeretü da".
guztia irakurri