Pello Zubiria / Xabier Letona
EAJko EBBko lehendakari izan da joan den urtarrilera arte eta orain militante da. Bereziki azpimarratzen du militantearena. Gutxiengoarekin lerrokatu da zuzendaritza hautatzeko EAJk egin berri duen prozesuan; hala ere, ez du bere burua galtzailetzat. EAJren eta abertzaletasunaren azken 30 urteetako buruzagi esanguratsuena da eta ez dago erretiroan lo hartzekotan. Euskal politikan indar nagusi guztiekin egin izan ditu itunak, PPtik hasi eta ezker abertzaleraino. Espainiar hedabideen begietan deabru haragiztatua da. Gutxi izango da berak beste mirespen eta gorroto bizkarreratu duen politikaririk. Grinatsua berba jarioan, ez da isilik geratzen denetakoa, elkarrizketa luze honetan irakurleak ikusi ahal izango duen legez.
guztia irakurri