Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-07-11 -- 1952.zenb

Urko Apaolaza

Sorginei buruzko mitoak ugari dira eta Euskal Herriko bazter guztietan jasoak daude gainera. Baina mito hauek ez dira guganaino sortu ziren bezala iritsi, mendeen poderioz eraldatuz joan dira. Zeinek ez du ezagutzen zaldi zuri baten gainean amari ihes egin zion alaba sorginaren istorioa? Edo "bagarela, ez garela, hamalau mila garela" esanaz, gau ilunean azaldu ziren sorgin horiena? Mito hauek beste jeinuei dagozkien mitoekin nahasten dira ûjentilak, lamiak edo Marirekinû eta kristautasunaren sinbologia bereganatu dute kasu askotan.

"Sorgin" hitzaren esanahia latineko sors (patu, zorte) eta "gin" atzizkia bateratzetik datorrela diote batzuk. Baina ezin daiteke ziur esan euskal hitza denik, Leon eta Asturiasen sorginei "jorguina" deitzen diete eta Bartzelonan bada herri bat Vallgorgina deiturikoa eta, zaharrenek, bertan sorginak bizi omen zirela esaten dute. Dudarik ez dagoena zera da, sorginek badutela antzinako sineskerekin zerikusirik eta Elizak mende batzuk beranduago sineskera hauetatik ere edan zuela, komeni zitzaien sorginen irudia sortzeko.

Malleus Maleficarum: Ehizaren hasiera

Europan, Erdi Aroan zehar ez zen sorginkeri auzi handirik eman, baina XV. mende bukaeran sorginkeria eta deabrukeriaren inguruko hainbat lan idatzi zen, horietan garrantzitsuena Malleus Maleficarum izenekoa, 1486an Kramer eta Sprenger dominikarrek egina; bertan, sorginek deabruarekin itun bat egin zutela eta deabrua gurtzeko akelarreak edo "sabbat"ak ûEuropan izen horrekin ezagutzen zirenû egiten zituztela esaten zuten. Idazlan honek sekulako eragina izan zuen Europan eta 1486 eta 1669 urteen artean 30.000 ale banatu ziren.

Garai horretatik aurrera sorginen kontrako auziak izugarri ugaritu ziren eta gero eta pertsona gehiago auziperatu zituzten prozesu bakoitzeko, horrela, ustezko milaka sorgin erre zituzten. Prozesuek ez zuten eskualde guztietan berdin eragin, baina ñabardura batzuk salbu, salaketa eta auziperatze guztiek antza handia izan zuten. Aditu askoren ustez, sorgin ehiza lehertzeak zerikusi handia zuen Aro Modernoa hastearekin batera sortu ziren gatazka erlijioso eta sozialekin; XVI. mendean erreforma protestantea eratu zen eta horrekin batera kontra-erreforma katolikoa, gainera krisi ekonomikoek eragindako nekazal matxinadak ugaritu egin ziren eta sorgin ehiza, ezegonkortasun horri erantzuteko modu bat izan zen.

Euskaldunak, harrapakin errazak

Euskal Herria guztiz katolikoa eta fededuna zen arren, europarrentzat herri bitxia ere bazen, hizkuntza ezezagun baten iturri eta antzinako ohitura edo sineskeren arrasto ugari mantentzen zituena, gainera; beraz, fedearen eta arrasto paganoen arteko konbinaketa horrek, euskaldunak sorgin ehizarako harrapakin bikain bihurtu zituen.

«Sorguiña» hitza, idatzizko dokumentu batean lehenengoz 1415. urtean azaldu zen; Iruñeko bi emakume "sorguina erbolera et faytillera" izatea salatuta zigortu zituzten. Urte batzuk beranduago, 1466an, Gipuzkoako Probintziaren ordezkaritza batek Gaztelako Enrike IV. erregearengana jo zuen, herrialde guztia sorginez beteta omen zegoela eta horren kontra egiteko botere gehiago eskatzera. XVI. mendea hastearekin batera Euskal Herrian zenbait sorginkeri kasu salatu ziren, horietako bat Anboto inguruan zeuden ustezko sorgin batzuen aurka izan zen. Jakina da lurralde hori hainbat mito eta sineskeriren sorleku izan dela betidanik, Anbotoko Damari buruzkoak, esaterako. Beste kasu bat 1507koa dugu. Iturri batzuen arabera, urte horretan Logroñoko Auzitegiak 30 bat euskaldun erre zituen sorgin izatea egotzita. 1527an Inkisizioak berriro ere gogor jo zuen, eta Nafarroako Pirinioetan eta Durango aldean inkisidore zenbaiten bisitak jaso zituzten.

Bizkaiko Zeberion 1555 eta 1558 artean sorturiko prozesua benetan harrigarria izan zen, sorginkeria salaketak bizilagunen kontra nola erabiltzen ziren oso ongi ikusten baita bertan. Katalintxe Gesalakoa izeneko zortzi urteko neskatxa batek Hereinoza etxeko senide guztiak salatu zituen, Petralanda izeneko lekuan deabrua gurtzen zutela esanez; salaketa honek bestea ekarri zuen eta hark hurrengoa, bi sendien arteko borroka latza agerian utziz. Kasua agintari zibilen esku geratu zen, hogeita bat pertsona auziperatu zituzten eta askok torturak jasan behar izan zituzten, baina ez zuten inor hiltzera zigortu.

XVIII. mendeko prozesuak

Dudarik gabe, Euskal Herriko sorgin ehiza kasurik ezagunenak XVII. mende hasieran Lapurdin eta Zugarramurdin eman zirenak dira. Iparraldeak mende mingotsa pasa behar izan zuen, lehenik espainiar eta frantziarren arteko borrokak pairatu zituen eta gero erlijio gerren erdi-erdian aurkitu zen. XVII. mendea hasterakoan, familien arteko gatazkak puri-purian zeuden eta horren haritik sorginkeria salaketak hasi ziren; protagonista nagusiak Donibane Lohitzuneko agintariak eta Urruñako Urtubia familia izan ziren, baina aktore nagusi bihurtu zena Pierre de Lancre epailea izan zen.

De Lancre Bordelen jaio zen eta bertako jesuiten eskolan ibili zen, oso fededuna zen eta legeak oso ongi ezagutzen zituen. Askoren ustez, barruan frustrazio handia zeraman gizona zen. 1609an Frantziako Enrike IV.ak Lapurdiko sorginkeri kasuak aztertzera bidali zuenean, epaileak euskaldunen eta bertoko emakumeen kontrako jarrera gogorra erakutsi zuen. Euskaldunen hizkuntzak, ohiturak eta bizilekuak deabru eta sorginentzako oso egokiak zirela zioen; Azkaineko plazan, Larrungo zelaietan edo Hendaiako itsasertzean akelarreak burutzen omen ziren eta bertara haurrak eramaten zituzten. De Lancrek ehunka lagun prozesatu zituen, jendeak mugaz bestaldera ihes egin zuen eta arrantzaleak Ternuatik etorritakoan, matxinadak hasi ziren. De Lancrek zenbait apaiz ere hil zituen eta, azkenean, Baionako apezpikuak esku hartu zuen, erregeri gehiegikeria horiekin amaitzeko eskatuz. Urte bereko azaroan De Lancrek Lapurdi utzi zuen, baina nahi adina egin ez zuelako penatuta joan zen, ehunka pertsona sutan erre eta gero.

Urtebete beranduago, Logroñon sona handiko beste prozesu bati hasiera eman zitzaion. Zugarramurdi eta inguruko herrietan agintari zibilek hainbat sorginkeria kasu epaitu zituzten; Inkisizioak, hortaz jabetuta eta bere egitekoa zena aldarrikatzeko, Juan Valle Alvarado inkisidorea bidali zuen bertara. Honek, 300 bat pertsona inplikatu zituen, Zugarramurdiko kobetatik gertu zegoen Akelarre izeneko lekuan deabrua gurtzeko bilerak egiten zituztela esanez eta soroetan nahiz animalietan kalteak eragin eta ekaitzak sortzea egotziz. Horietatik 40 Logroñora eraman zituzten, bertako epaimahaiaren aurrean deklaratzeko. Epaimahaikide zen Salazar y Frias lizentziatuak istorio horiek guztiak sinetsi ez zituen arren, beste epaimahaikideek dena ontzat hartu zuten eta 12 pertsona hiltzera kondenatu zituzten ûbatzuk torturak hil zituenû. Ezagunenak, akelarreko erregina omen zen Graziana Barrenetxekoa, bere senar Mikel Goiburu edo Maria Zozaiakoa dira.

Prozesu hauen ostean beste batzuk egin ziren arren, sorginkeri salaketak gutxituz joan ziren, izan ere, Inkisizioa ohartuta zegoen salaketa horien atzean sorgin kontuak baino, beste interes jakin batzuk zeudela. Nafarroako mendialdean, Hondarribian eta Balmasedan gerora izandako prozesuetan ez zen inor kondenatu eta kasu batzuetan, salatzailea bera izan zen Inkisizioak zigortu zuena. XVII. mendea bukatzearekin batera bukatu ziren Euskal Herrian ustezko sorginen kontrako auziak, baina sorginen istorioek gaur egun arte iraun dute.

Estitxu Eizagirre

UEUko ikastarotan hasi zen abentura hau dena, Josu Iztuetak klase baten bukaeran elkarbizitza esperimentu bat proposatu zuenean. 60 lagun hurbildu ziren, Iztuetak aitortzen duenez, «batzuk morboagatik, besteak jakin-minez...». Ikustera asko etorri bai, baina gero putzura salto egiteko prest agertu zirenak 6 izan ziren. Batzuek jada udako planak eginak zituztela, beste batzuek ez zirela ausartzen, Iztuetak bizitza segururako dugun joerarekin lotzen du jendeak atzera egin izana: «Geroztik ere, bizitzan askotan entzun dut: æjoango nintzateke, eta egingo nuke...Æ. Baina inoiz ez da æbanoa edo egingo dutÆ. Berdin da beka batekin Amerikara zoazen ikastera, edo bizikleta batekin Txina zeharkatzera. æEgingo nukeÆ horri beti eransten zaizkio atzetik mila æbainaÆ. Horrela lasaitzen dugu gure burua, benetan egin ditzakegun gauzak ez egiteko. Askoz maila txikiagoan, baina honekin ere berdin gertatu zen».

Baltsa tripulazioa nola osatu

Sei lagunek eman zuten hasieratik izena: Andoni Estonba, Txus Arregi, Amaia Sarasua, Mikel Agirreazkuenaga, Dina Bilbao eta Josu Iztuetak. Abentura bilatzen zuten zazpiek, eta gehienek irakurria zuten gizon eta emakumeen portaera aztertzeko baltsaz Ozeano Atlantikoan egindako Acalli bidaia antropologikoari buruzko liburua, Viven ere furi-furian zegoen... Baltsarako hiru neska eta hiru mutil ziren, eta Iztuetak gogoratzen duenez: «Acallin esaten zen, kopuru txikia eta parea bazen, elkarbizitzan tirabirak gertatu zitezkeela, eta komeni zela aurrera edo atzera egin erabakiko zuen zazpigarren bat. Orduan eman zuen izena Jesus Mari Txurrukak». Txurruka, ordea, Andoni, Dina eta Amaiaren irakasle zen, eta garai hartan 19 urteko gazte artean irakaslea joatea ez zen udararoko kontua. Txurrukak berak ongi gogoratzen du jaso zuen erantzuna: «Lehenengo euren artean eztabaidatu behar zutela esan zidaten, ea onartzen ninduten ala ez. Neurri batean, logikoa zen».

Baltsako bizitza

Igerian, eguzkia hartzen, irakurtzen eta hizketan pasatzen zuten eguna. Estonbak azaltzen duenez, «ez genuen araurik jarri, gauzak oso erraz atera ziren, natural». Acalliko esperientziaz eta giza harremanez hizketan orduak pasatzen zituzten. Txurrukak ekarri du orduko eztabaida bat mahaira: «Acalliz eta hitz egitean, lidergoaren gaia ateratzen zen, ea baltsan zer lider zegoen. Lider naturala Josu zen, berak antolatu baitzuen abentura. Ez geneukan zeregin berezirik, eta beraz, beste lidergorik ere ez. Tira, janaria nik prestatzen nuen eta horrek ere ematen du erabakitzeko gaitasun bat... menua beti bera bazen ere!».

Egunak goizetik hartzen zuen umore puntua, Iztuetak gogoratzen duenez: «Agirreazkuenagak goizean esnatu orduko ematen zuen eguraldi partea. Irrati esatariaren ahotsa jartzen zuen eta ægaur eguzkiak gogor joko du...Æ hasten zen. Antzerki ukitua ematen zion egunari». Gauetan, berriz, Arregirekin ikasi omen zuten izarrak desberdintzen: Hartz handia, txikia, kasiopea...

Deriba zulatua

Nabigazio kontuetan ez omen ziren oso iaio ibili. Aingura bat egin zuten, burdin puska handi bat 50 metro sokari lotuta. Taxuz erabiltzen jakin ez, ordea: «Aingurak hondoa jo zuenean, soka lotu egin genuen. Gerora ikasi dugu aingurak hondoa jotzean, beste hainbeste soka bota behar dela, bestela, olatuek baltsa altxatzearekin batera, aingura ere saltoka zihoan», gogoratzen du barrezka Iztuetak.

«Deriban ibili ginen» abentura kutsua emanaz, Txurrukak. Egunero baltsaren kokapena konprobatzen zuten, eta bi arraunekin eta plastikoz egindako belarekin aritzen ziren Esan aurrera eta atzera. Baina urarekin beste tirabira bat ere izan zuten.

Gau batean, baltsaren aire kamaretako bat zulatu zitzaien. Pisu dena orekatu behar izan zuten berriz, eta baltsa murritzagoa geratu zitzaienez, Arregik ederki oroitzen du nola pasatu zuen gaua: «Ur ertze-ertzean lo egitea tokatu zitzaidan. Buelta emateko ere, ondo esnatu beharra zegoen, bada ezpada ere! Geroztik pentsatu izan dut, baltsak hondora egin izan balu, ni ez nintzela igerian ur ertzera iritsiko. Gaur egun ere ez, e!»

Nudismoa

Lehen bainua tapakiekin hartu bazuten ere, gero, natural biluztu omen ziren. Garai hartarako nudismoa «oso hippya» zela oroitzen du Estonbak. Lehendik Landetan edo Pirinioetan biluzik bainatuak ziren batzuk, baina ez zela gauza bera azaltzen du Iztuetak: «Desberdina da hondartza zabal batean biluztea edo hain espazio murritzean, pasaeran nahi gabe ere elkar ukitzen duzun tokian biluztea. Espazio txikiak ematen zuen estuasun hori».

Baltsan ez zegoen zer eta non ezkutaturik. Komuna ere, baltsaren neumatiko bat lonaz estali gabe utzita moldatu zuten.

Ondorioak eta ondorena

Esperientzia hark jendearekiko harremanetan irakatsi omen zien, batik bat. Halako leku txikian bost egunez egoteak lotura berezia sortu zuen kideen artean. Arregiri esperientzia hartatik geratu zaion inpresioa da ez zirela itxuratan ibili, bakoitzak berezko izaera agertu zuela. Hala ere, Txurrukak dioenez, «norberaren benetako nortasuna azaleratzeko larritasun egoera bat behar da. Han ez genuenez horrelakorik izan, itxura zaindu genezakeen. Beste gauza bat litzake kamara denak zulatu izan balira». Iztueta bat dator horretan: «Arriskua da gakoa. Heriotza hurbil denean, gauzak aldatu egiten dira. Tripa betearekin edo hutsarekin hitz egitea bezala da, umorea aldatu egiten da. Horrelako egoeretan ateratzen da bakoitzaren onena eta txarrena. Guk ez genuen betarik izan horretarako».

Denak bat datoz oso esperientzia berezia izan zela, eta Iztuetak gehitzen duenez, «niri bizitza asko aldatu zitzaidan. Han ezagutu nuen Dina, eta geroztik elkarrekin bizi izan ginen 15 urtez. Gainera, geroztik bidaiak antolatzen egin izan dudan lanarekin lotuta dago baltsako esperientzia. Ordutik bidaiatu izan dudanetan, espazio mugatu bat 20 lagunekin konpartitzea tokatu zait. Baltsa asko izan d ira nire bizitzan».

Arregiri telebistako Anaia Handia eta antzerako programek ekarri diote, geroztik baltsa burura. Lehen aldiz horien berri entzun zuenean, horrela bota omen zuen: "Ba, nik hori aspaldi egin nuen!". Hala ere, oso bi gauza desberdin direla garbi dute denek. Txurrukak azaltzen duenez, «gurea baltsa barruko bizipena izan zen. Telebistakoak, berriz, kamerari begira antzezten aritzen dira».

Agirreazkuenagak planteatu du kritika: «Niri pena ematen dit horrelako abentura zaleak gero unibertsitate irakasle bihurtzeak. Oso bizitza ziurra egiten dugula esan nahi dut». Eta bakoitzak bizitzaren baltsa nola eraman duen aztertuz hizketan jarraitu dute...

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan