Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-17 12:24:53
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-07-11 -- 1952.zenb

Katixa Garate


Kalapita Oteiza Fundazioan

Carlos catalanek ez du Oteiza Fundazioko patronatuko kide izaterik, horixe berretsi du Nafarroako Auzitegiak, nahiz eta Oteizak berak Catalan patronakide bilakatzeko eskaera egin hil aurretik. Hori ez da Fundazioari dagokion albiste bakarra. Izan ere, Fundazioak hiru patronatukide berri izendatzeko asmoa adierazi du ûegun zortzi diraû. Patronatuko sektore kritikoko Jaione Apalategi, Jose Angel Irigarai, Xabier Morras eta Juan Antonio Urbeltzek proposamen honen kontra bozkatu zuen, baina aurrera egin zuen Juan Huarte Fundazioko presidentearen kalitatezko botoa dela-eta. Hiru kide berriak Nafarroako Parlamentuko Kultura eta Tursimo batzordeak, Nafarroako Kultura Kontseiluak eta Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Sailak hautatuko dituzte, bakoitzak bana. Hala, sektore ofizialak indar gehiago eskuratuko luke. Sektore kritikokoek erabakia estatu kolpea dela esan dute.

Nafarroako jaialdiak Europara begira

Uztailaren 26tik abuztuaren 7ra, Europako hainbat kulturen adierazpenak ikusi ahal izango dira Iruñean. Nafarroako Gobernuak diru gehien inbertitzen duen kultur eskaintzak musika, zinema eta hitzaldiak izango ditu ardatz. Baluarten eskainiko dira, besteak beste, Danubio ibaian barneratuko gaituen ikus-entzunezko muntaia; Portugalgo fado, vals eta tangoak; eta doinu zeltak Irlanda, Bretainia eta Suediako taldeen eskutik. Ziudadelan, berriz, bost kontzertu gozatzeko parada izango da, horien artean, Bretainako ijitoen musika, reaggea eta Indiako doinuak. Gogoetari tarte eginez, sei konferentzia egingo dira, Europako kultura, nortasuna eta politika aztertzeko.

Demoen aldeko enkantea


Hamabi artistak beren lanak eskaini dituzte, enkantean jarri eta bildutako dirua Demoen alde izan dadin. Artearen merkatua desobedientzia zibilarekin lotzeko lehenengotako ekimena da. Enkantea uztailaren 11n egingo da, goizeko 11:00etan, Miarritzeko Salle des Ventes gelan. Besteak beste, artista hauen lanak salduko dira: Nestor Basterretxearen 100 serigrafia, Mattin Partarieuren margoak, Antton Mendizabalen eskulturak, eta Ben-en pinturak...

Gure kultura atzerrian zabaltzeko lanean

Euskaldunoi gure zilborrari begira aritzen garela leporatu izan zaigu maiz eta gure kultura zabaltzeko eginahalean antzeratsu jokatu izan dugula. Atzerrian afera politikoagatik ezagutzen da batez ere Euskal Herria. Gure kulturaren berri gutxi izaten dute. Gure musika, literatura, artea, bertsolaritza, antzerkia... kanpoan ezagutarazteko ahaleginak egin izan dira, baina badirudi azkenaldian kultur eragileak zabaltze horretan indarra jartzen ari direla, zirkuitu tradizionalagoetatik (diasporako euskal asteak, nazioarteko azokak...) kanpo . Horren adibide dira euskal idazleak geroz eta gehiago doazela nazioarteko literatura jardunaldietara, haien obra hizkuntza gehiagotara itzultzen dela, musika taldeek emanaldi gehiago eskaintzen dituztela atzerrian ûuzten dieteneanû, antzerki taldeen birak urrutirago iristen direla... Beharrezko urratsa da eta ez litzateke saio makala gure zilborretik besteren bihotz-begietara jauzi egingo bagenu.

* * * *

Donostiako Antzerki Feria ez da izango aurten. Uztailaren 7tik 10era zen Feria egitekoa, baina Udalean gehiengoa duten ELA eta LAB sindikatuek egun horietarako greba aurredeialdia egin zuten eta horren aurrean Udalak bertan behera utzi du. Ez da negoziazio saiorik egon eta, azkenean, etortzekoak ziren taldeak eta ikusleak gertatu dira kaltetuen.

Espainiako zine ikuslearen profila aztertu berri du Carat agentziak: 25 eta 34 urte bitartekoa da, klase ertain edo altikoa eta goi mailako ikasketak ditu. Oro har, ikusleak nahiago izaten du areto askoko zinematara joatea (%3 igo zen iaz) eta geroz eta maizago erosten dituzte sarrerak aurrez (%25ek erosten du aurrez). Hilean behin joaten da zinemara, batez beste 17 aldiz urtean.

Arte eszenikoak EHUn. Zoritxarrez, ezin dugu esan EHUk antzerkiari buruzko lizentziatura eskainiko duenik. Pozgarria da, ordea, datorren ikasturtean Antzerkiko eta arte eszenikoetako espezialista titulua eskainiko duela jakitea. Leioako Arte Ederren Fakultateko ekimenez, interpretazioa eta espazio eszenikoa landuko dute ikasleek ostiral eta larunbatetan.

Katixa Garate


Xabier San Sebastian gitarra jole eta abeslariak Orai bakarkako lehen diskoa kaleratu du NO- CD Rekords diskoetxearekin. Urte mordoxka aritua Izotz eta Alboka taldeetan, tradizioa eta modernitatea uztartu ditu diskoan.

Rosa Valverdek erakusteta paratu du Zarauzko Sanz Enean. Abuztuaren 1a arte dago aukera artista honen lanak ikusteko.

Angel Larrea eta Iñaki Esparzak Arratiako euskarazko idazleen inguruko ikerketa egin dute eta horren fruitua da Arratiako euskal idazle aitzindariak liburua. Inongo bibliografietan ageri ez diren hainbat idazle eta bi lan argitaragabe aurkitu dituzte.

Karlos Alastruey Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak Ebenseeko Nazioen Jaialdian (Austria) Brontzezko Hartza saria eta UNICA domina jaso ditu, El bosque de la luz film laburrarengatik.

Pok taldearen Euskararen zazpi bekatuak komediak irabazi du Korrika-AEK beka. Aitzpea Goenagak idatzitako antzezlana Ainhoa Aierbe, Niko Lizeaga eta Mikel Martinez aktoreek gorpuztuko dute. Accesit saria, berriz, Ezequiel lanak jaso du. Rocka eta antzerkia uztartzen ditu Antzerkiola Imaginarioak (Ander Lipus) eta Sagarroik (Iñigo Muguruza) garatutako ikuskariak.

Luigi Anselmik Gau Ertzekoak poesia liburua karrikaratu du Pamiela argitaletxearekin. Hainbat urtean idatzitako 44 poema bildu ditu, tristura, bakardadea... gai dutela.

Katixa Garate


Paddy Rekaldek zera esan zion Aizuri: «Niretzat euskal literatura eta zinema geldoegiak dira, apur bat gezak. Beti gabiltza euskal malenkoniak jota, halako behe-laino batean sartuta; badirudi ona izateko liburuak edo filmak malenkoniatsua izan behar duela nahitaez».

Arantxa Urretabizkaia euskal literaturaz Berrian: «Goi sukaldaritza eta porru patata, denetik egiten da gurean».

La Oreja de Van Vogheko Xabik Zazpikari: «Top mantako pirateria defendaezina da, lapurtzea eta negozioa zuk egitea da».

Anjel Lertxundik honakoa izkiriatu zuen Berrian: «Antzerki bihurtutako auzia ala auzi bihurtutako antzerkia den, ez dakit. Baina euskal antzerkia ez dagoela trikietarako, hori behintzat begi-bistakoa da».

Martin Ibarbiak esanak El Paisi: «Filmoketa honek, Espainia osoko filmoteka pribatu bakarrak, ondo funtziona dezan, bermeak exijituko ditugu. 25 urte daramatzagu eginkizun honetan administrazioa ordezkatzen, haren utzikeriagatik eta herri baten filmotekak ezin du urtean 360.600 eurorekin jarraitu».


© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan