Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Pipirripia

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1951. alea
2004-07-04
alde 0    kontra 0

Aezkoak etorkizun beltza du, bertakoek diote... Biziraupenerako adina harrotasun eman izan dien guztia hankaz gora doa: pago-egurra, hazitarako patata, behi-okela... Gereta horietatik etorkizun-barruti hobeetarako atakak eraiki nahian dabiltza, kopetilun baina irribarretsu. Irribarre horiek zurkaiztearen kariaz joana naiz haruntza. Eta ondare ikaragarria topatu dut, aezkoarrak eta bere paisaia. Historia, arkitektura, inkisizioa, garaiak, hizkuntza... eta hau dena garatzea posible egin duen ingurune paregabea. Euri egin berriaren baso-ertz eta eskarduren berde berdeen altzoan elorri zuriak eta intxusak min emateraino ziren zuri. Eta belazeetan pipirripiak.

Pipirripia (Narcissus poeticus) nartziso bat da, nartziso berezi bat. Nafarroako gobernuaren 94/1997 dekretuaren arabera, egoera ahuleko espeziea da: "Espeziearen aurkako faktoreak zuzendu ezean, epe laburrean kaltetuak edo galzorian daudenen kategorian sartzeko arriskua duen espeziea". Aezkoan ere, gero eta gutxiago loratzen omen da. Neuk aurtengo azkenekoak ikusteko aukera izan dut. Euskal Herriko 680 herrietatik garaiena û1.032 m.û den Abaurregainan, lore honen amorratua den Aminteko Josemari Iriartek lorearen habitat naturalari eusteko apropos landu gabe duen Entzubarren aldeko Lintsa sailean ezagutu ditut. Bertakoek erramilotak osatzen dituzte etxeak apaindu eta usain gozo betegarriz janzteko. Batek baino gehiagok okaztagarria zitzaiola esan zidan usain hau, lurringintzan maiz erabilia da eta fama ederra du: nerbioak indartu eta burua zorrozten omen ditu.

Nartzisoaren mitoak sail galantak jorra arazi ditu arteetan. Nire gustukoenetakoa Caravaggioren margoa da, lorea bezalaxe egozentrismoaren paradigma. Eta horrelakoxeak behar dute izan aezkoarrak, egoskorrak, beretik tira aurrera. Badute bere etorkizuna funtsatzeko nahikoa ondare, nahikoa kultura, euskaldun globalizatutik bereizteko adina behintzat bai: paisaia kulturala. Eta tartean pipirripia, adimena zorrozteko.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1950
 
azala1949

1951 zenbakia.
2004ko uztailaren 04a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza